Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Telmoen bigarren asteburuan murgilduta

Ohiko errepetiziotan murgilduta dabiltza zumaiarrak, eta gaur eta bihar festa giroa izango da

Sábado, 9 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Zumaia- Lehengo asteburuan ospatu ziren San Telmo jaiak Zumaian, eta aurten ere zumaiarrak ezin izango dira geratu ohiko errepetiziorik gabe. Beraz, oraindik ere festa gogoz daudenek gaur eta bihar izango dute jaiaz goza-tzeko aukera.

Hala, gaur ere izango da zer eginik eta goizeko 11.30etik aurrera haur jolasak egongo dira Ondartxo plazan. Ordu berean XV. Olagarro Zopa lehiaketa egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan eta ekitaldia alaitzeko Laja II. eta Jon Elustondo trikitilariak arituko dira. 12.00 etan herriko kaleetan Beheko Plaza eta Cor Indika abesbatzak arituko dira abesten kaleetan zehar, eta 12.30ean enbor-mozte ikuskizuna ere egingo da. Ondoren, txosna eremuan bazkaria egingo da (14.30) eta arratsaldetik aurrera musika izango da nagusi: Jainekin txaranga (18.30), La Inkilina, McOnak, Tajon Prieto y los Huajalotes taldeen kontzertuak gaztetxean (22.30) eta Arima Eroa disko festa kofradian (22.30).

Amaitzeko, biharko ekitaldirik garrantzitsuenak zaldi lasterketa (12.00etan Itzurunen) eta estropadak izango dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902