Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunek puntu ilunen diagnostikoa aurkeztuko du

Emaitzak asteazkenean 19.00etan udaletxeko pleno aretoan jakinaraziko zaizkie herritarrei

Sábado, 9 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Oiartzun- Emakumeentzako Oiartzungo puntu ilunei buruzko diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko dira datorren asteazkenean, 19.00etan udaletxeko pleno aretoan. Gai honen inguruan eskualdeko arazo nagusien berri eman eta Oiartzunen aztertu diren puntuen berri emango da.

Herriko puntu ilunak identifikatzeko prozesuan 26 emakumek egin dituzte ekarpenak. Euren bizipenak aintzat hartuz osatu da Oiartzungo puntu beltzen mapa eta gune horietan emakumeak seguruago sentitu daitezen proposamenak planteatu dira.

EskualdeanIazko urrian, Lezoko Udalak bultzatuta Emakunde eta Oarsoaldea Garapen Agen-tziaren laguntzarekin eta Oiar-tzun, Errenteria eta Pasaiako Udalen kolaborazioarekin, eskualdean puntu ilunak identifikatzeko prozesu parte-hartzailea martxan jarri zen.

Eskualdean zazpi lantalde sortu ziren lau herrietan emakumeentzako arriskutsuak izan daitezken edo arrisku sentsazioa sortu dezaketen tokiak azalera-tzeko helburuarekin;lantalde horietako bat, Oiartzunen.

Diagnostikoaren azken helburua puntu ilunak desagerraraztea da. Oiartzunen 17 puntu identifikatu dituzte emakumeek, eta hauek aztertu dira, puntu ilun izateari uzteko baliagarri izan daitezken neurriak planteatuz.

Puntu ilunen diagnostikoa hiri esparrua emakumeen ikuspegitik lantzea, esparru publikoaz jabetzeko ariketa da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902