Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek Oria ibaiaren diagnostikoa idazteko lehen pausoak eman ditu

Mitxel Pérez gaztea errekarekin lotura zuzena duten herritarrei elkarrizketak egiten ari da

Sábado, 9 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Peio Lozano, Mitxel Pérez eta Xabier Arregi alkatea.

Galería Noticia

Peio Lozano, Mitxel Pérez eta Xabier Arregi alkatea.

Usurbil- Usurbilgo Udalak Oria ibaiaren paisaiaren ekintza plana landu behar du eta horretarako lehendabizi gaur egungo egoeraren diagnosia egin behar du.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bat lortu du eta Euskal Herriko Unibertsitateko laguntza du. Ibaiaren argazki hori lortzeko, Peio Lozano irakasleak atzo azaldu zuenez, diagnosia hiru fasetan burutuko dute eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango delarik.

Momentu honetan, lehenengo fasean kokatzen da ikerketa, ibaiarekin lotura zuzena duten biztanle eta eragileekin elkarrizketak landuz. Lan honetaz Mitxel Pérez Geografiako ikaslea arduratzen ari da. Usurbilgo Udalak herritarrak elkarrizketa hauetan parte hartzera animatu ditu, diagnosia aberatsagoa izan dadin.

Behin hogei bat elkarrizketa dituztenean hauek aztertuko dituzte eta inkesta labur bat jarriko dute herritarren eskura. Azkeneko urratsa txostenaren aurkezpen publikoa izango da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902