Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jaietako kartel eta logotipo bila dabiltza Alegian

Proposamenak maiatzaren 13a baino lehen aurkeztu behar dira eta aukeraketa herritarrek egingo dute

2016(e)ko apirilaren 8a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Alegia- Alegiako Udaleko festa batzordeak aurten ere jaietarako kartel eta logotipo lehiaketa jarri du abian. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da (kultur etxean).

Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten produktuetan agertuko da, kamisetak adibidez.

Herritarrak izango dira beraien bozen bidez irabazleak aukeratuko dituztenak. Saria ere izango dute. Kartel onenak eta logotipo onenak sari bana izango dute eta bi kasuetan berdina izango da: Eizmendi jatetxean bi lagunen-tzako afaria eta 100 euroko saria. Gainera, aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat antolatuko du Udalak.

Lehiaketa honen oinarriak Alegiako Udalaren webgunean daude eskuragarri. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902