Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Lezoarrak, zahartzaroa gaztetuz

Lezok Tipi Topa 60 urtetik gorako biztanlegoari bereziki zuzendutako ibiltari taldeak osatu ditu zahartzaro aktibo bat izan dezaten. Ostegunero egingo dira irteerak, lehena apirilaren 14an.

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkiak - 2016(e)ko apirilaren 8a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Tipi Topa egitasmoaren antolatzaile eta sustatzaile hainbat talden ordezkariak.

Galería Noticia

Tipi Topa egitasmoaren antolatzaile eta sustatzaile hainbat talden ordezkariak.

lezoko Udalak, Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin batera, zahartzaro aktiboa eta osasungarria sustatzeko helburuarekin elkarlanari ekin zion 2014 urtean.

Mikel Abasolok, Bidasoako Osasun Publikoko eskualdeko koordinatzaileak, Tipi Topa ibilaldien proiektuaren aurkezpenean azaldu zuenez, lanerako, lau foku-talde eratu ziren: 60-74 urte bitartekoekin, 74 urtetik gorako pertsonekin, zerbitzu horni-tzaileekin eta zaintzaileekin (profesionalak eta familiakoak). “Finean, udalerriko adinekoentzat Lezo adei-tsuagoa bilakatzeko proposamenak lantzea izan da helburua, beti ere zahartzaro aktiboa eta osasungarria sustatuz”, azpimarratu zuen.

Besteak beste, aire zabaleko lekuak, eraikinak, garraioa, mugikortasuna, etxebizitza, errespetua, gizarteratzea, sareak, gizarte babesa, gizarte zerbitzuak edota osasuna izan zituzten hizpide. Lan taldeak, foku-talde horietan identifikaturiko beharrak jaso eta bi urteko ekintza plana diseinatu du.

Lezoko Udalak, dagoeneko abian jarri du diseinatutako ekintza plana;besteak beste, Lurraldebuseko gidarien eta banketxeetako sentsibilizaziorako eskaera gutuna prestatu da, botiken kudeaketa errazago baterako harremanak egin dira botikarien elkargoarekin, bide segurtasunari buruzko saioa antolatu da, eta abar.

Izan ere, hiru erakundeek diseinatutako zahartzaro aktiboaren ekin-tza planaren baitan kokatzen da atzo aurkeztutako Tipi Topa egitasmoa. Proiektuaren helburua da adinekoen ongizate fisikoa eta mentala hobe-tzea eta, horretarako, ostegunero ibilaldi bat antolatuko da herrian zehar.

Gerturatzen diren pertsonen ibiltzeko ohituraren baitan ibilbide ezberdinak egingo dira. Egitasmo hau, parte-hartze prozesu baten ondorioz sortu da;bertan, aipatu hiru erakundeez gain, herriko beste eragile batzuk parte hartu zuten, besteen artean, Aiton Borda, Lezoko Cáritas eta Gaxuxa. Aipatutako hauek antolaketan parte hartuko dute.

Tipi Topa Lezo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzaren Ttipi Ttapa programan oinarritzen da. “Helburu berdinak izanik, Lezora ekartzerakoan Tipiri Topa gehitu zaio izenean, ekimenak elkargune eta topagune izan nahi duelako. Oso garran-tzitsua da pertsonen bizi-pozarako harreman sarea mantentzea, besteekin erlazionatu ahal izatea eta ekimen honekin partaide ibiltariak topa egiteko gogoak, berdin du zein edarirekin, ura bada ere, izatea bilatzen dugu”, aipatu zuen Harkaitz Angiozarrek, Lezoko Kirol teknikariak.

Lehenengo ibilaldia datorren ostegunean izango da. Gainontzeko guztiak bezala, hitzordua goizeko 11.00etan izango da udaletxe aurrean. Amaitutakoan, plazan bertan, salda edo beste edariren bat banatuko da parte-hartzaileen artean.

“Hiru ibilaldi pentsatu ditugu, denak Lezoko herrigunean. Lauak eta seguruak izan behar dute eta guztiek, nahiz eta distantzia desberdinak izan, ordu betean osatu daitezke. Lezok ez dauka orografia erraza, baina ahalik eta aldapa gehienak ekiditen saiatu gara”, azaldu zuen Angiozarrek. “Aurrerago ezagutzera emango ditugu ibilaldi guztiak”, gaineratu zuen.

Bestalde, kirol teknikariak lehenengo egunean burutuko den ibilaldia aurreraru zuen. “Ez dakigunez zenbat pertsona bertaratuko diren eta zenbat gurpildun aulkian etorriko diren kaxkoan ibiliko gara bidegorria aprobetxatuz, gero nahi duenak ibilbidea Donibaneraino luzatu dezake”.

Edonork izango du bertan parte hartzeko aukera, nahiz eta 60 urtetik gorako herritarrentzat aurreikusia dagoen, bereziki aktibitate fisikorik egiten ez dutenentzat. Parte hartzeko, hitzordura agertu baino ez dago. Bertan izena ematerik egongo da eta parte-hartzaileen artean hiru hileroko balioa izango duen parte hartze-txartelak banatuko dira. Ostegunero parte-hartzaileei txartelean zigilua jarriko zaie.

OARSOALDEALehenengo herria

Ostegunero

Osasun Publikoko eskualdeko koordinatzaileak jakitera eman zuenez, egitasmo hau Euskadi osora zabaltzen ari da. Adibidez, Irunen, Lasarte-Orian, Urnietan, Hernanin eta Tolosaldean burutzen da, baina ekimen honetan esku hartzen duen Oarsoaldea eskualdeko lehenengo herria da. “Errenterian ibaiaren inguruan ere zenbait ibilaldi eta talde antolatu dituzte jendea mugiarazteko, baina ez dauka loturarik Ttipi-Ttapa egitasmoarekin, zehaztu zuen Mikel Abasolok.

Parte-hartze libreaz gain, Osasun Zentrotik eta Udaleko Gizarte Zerbitzutik ibiliz ariketa egitea gomendatuko da halabeharreko kasuetan, horretarako diseinatutako materiala erabilita, aditzera eman zuen Aitor Thalamasek, Lezoko Osasun Zentroko arduradunak.

Eta eguraldi txarrarekin zer? Euria egiten duenean, ibilbidea egin ordez ariketa fisiko batzuk prestatuko dira areto batean. “Egun horretan Saldise plazan merkatua egoten da eta beste toki bat bilatu beharko dute. Beste herrietan, nahiz eta euria egin arkupeetan ematen dute buelta, baina hemen zailagoa da horrelakoak egitea. Baina Aitonen Aterpekoek asko insistitu zuten nahiz eta eguraldiak ez lagundu ariketa fisikoa egin behar zela eta horrela egingo dugu”, ziurtatu zuen Kirol teknikariak, Harkaitz Angiozarrek.

Udalak jakinarazi zuenez, ibilbideak seguruak dira eta ondo egokituta daude ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat. Horretaz gain, aipatutako entitateetako boluntarioen laguntza jasoko da ibilbide osoan zehar.

Tipi Topa Lezon parte hartuko duten eragile guztiek, mugitzeko ohitura edo gaitasun gutxi duten herritarrak, batez ere 60 urtetik gorakoak, animatzen dituzte egitasmo atsegin honetan parte hartzera, azpimarratu zuen Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkate berriak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902