Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lekueder, bere izenari ohore egiteko bidean

Elgoibarko Udalak 20.000 euro bideratu ditu parkeko berdeguneetan zuhaitzak eta loredun landareak ipintzeko

Jabi Leonen erreportajea eta argazkia - 2016(e)ko apirilaren 8a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Lekueder parkeko berdegune batean martxan jarritako lanak.

Galería Noticia

Lekueder parkeko berdegune batean martxan jarritako lanak.

Azken urteotan gero eta herritar gehiago gerturatzen dira Elgoibarko Kalegoen eta Aita Agirre plazen artean kokatuta dagoen Lekueder parkera beren aisialdiaz disfrutatzeko. Plazatxoa herriko erdigunean dago eta ibilgailuek guztiz debekatuta dute bertara sartzea. Horregatik, leku aproposa bilakatu da lagun artean edo adin txikiko neska-mutilen konpainian egoteko.

Hala ere, Lekueder parkeak orain arte izan duen itxurak ez dio ohorerik egin bere izenari. Baina hori laster aldatuko da, Udalak plazan dauden berdeguneetan zuhaitzak eta loredun landareak ipintzeko proiektua (Kimu Bat enpresa azpeitiarrak egindakoa) martxan jarri duelako.

Guztira, 20.000 euroko aurrekontua bideratu du Elgoibarko Udalak Lekueder parkeko lorategien egoera eta itxura hobetzeko. Aurrikusitakoaren arabera, abiatutako lanak “datorren astearen bukaerarako” egongo dira amaituta. Hori bai, “eguraldiak laguntzen badu”.

EzaugarriakLekueder parkean martxan jarritako landaketei dagokionez, “gaur egungo zuhaitz gehienak mantendu egingo dira, lurra berrituz eta landare berriak txertatuz”. Horretarako, “ezinbestekoa da zuhaitz motel eta ahulenak kentzea”, beti ere, “zuhaitzik osasuntsuenak indarberritzeko”.

Zuhaitzez gain, loredun landareekin osatuko da lorategia;kameliak, hortentsiak, agapanthusak eta abarrek euren loreekin jantziko dute urte osoan Lekueder.

Kimu Bat enpresak egindako proiektua gauzatu ondoren parkeak guztiz berritutako irudia erakutsiko du. Hori bai, plazaren erabilerak gaur egun bezala jarraituko du, baina, kolore eta usain berriekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902