Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ilusioa eragiten duen ikastetxe txikia

Eskola handia izatetik, urte gutxiko mugan eskola txikia izatera pasatu gara eta honek aukera berriak ekarri dizkigu

Testua eta argazkia Mendigoiti Ikastetxe Publikoa - 2016(e)ko apirilaren 8a, ostirala - 06:08etan eguneratua

Mendigoitiko ikasleetako bat, irakurketaz gozatzen.

Mendigoitiko ikasleetako bat, irakurketaz gozatzen.

Galería Noticia

Mendigoitiko ikasleetako bat, irakurketaz gozatzen.

Azkeneko 16 urte hauetan gure ikastetxea eskola handia izatetik eskola txikia izatera pasatu da. Ikastetxeko irakasle gehienek barrutik bizitu dugu gure eskolaren bilakaera prozesu hori. Mendillorriko errealitatea ongi ezagutzen dugu.

Mendigoiti Ikastetxe Publikoa 2000. urtean eraikia izan zen eta handik oso gutxira, eraikina txikiegia gelditzen zenez, beste solairu bat altxatu behar izan zuten. 2010. urtean ikasleen kopuruak goi jo zuen eta gaur egun berriz, 178 ikasle ditugu.

Garai batean, ez hain aspaldi, Europako jaiotze tasa gorena zuen Mendillorrik eta bertan egunero, haur bat baino gehiago jaiotzera iritsi zen auzoa. Ez da hau, inolaz ere, egungo egoera, gaur egun haurren presentzia baino gehiago baita gazte jendearena. Nerebe eta gazteen auzoa dugu.

Eta gure eskola? Zertan da?Ilusio handia eragiten duen gero eta ikastetxe txikia gara. Gure ikastetxeak garai hartan ezin eskaini zituen aukerak eskain ditzakeela iruditzen zaigu.

Mendigoitik 11 unitate besterik ez ditu. Honek abantaila handiak izan ditzake eraiki nahi dugun eskola errealitate bat bihurtzeko.

Irakaslegoak bat egin nahi du irakasle-lanekin, berrikuntza pedagogikoarekin, esperimentazioarekin eta honetarako, formakuntza dugu abiapuntua. Hezkuntza esperientziak ezagutzeko, trukatzeko eta aitzindaritza pedagogikoa sendotzeko konpromizua dugu.

Giroen bidez, ikaskuntza adierazgarriari tokia eman nahi diogu, talde homogeneoetatik heterogeneoetara igaro nahi dugu, adin ezberdinetako haurrak elkarreraginean, lankidetzan aritzeko tarteak, denborak, espazioak antolatuz. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza bultzatu nahi dugu. Gurean, haurren beharretara moldatzeko aukera dugu eta honetan, metodologia aktiboek lagun ditugu. Bizikidetza lasaia, harreman pertsonal adiskidetsuak garatzeko aukera dugu. Haurrek, izaten ikastearekin lotutako helburuak indartu ditzaten bermatu nahi dugu.

Gurasoen partaidetzari ateak zabaltzea errazagoa da ikastetxe txikia garelako, irakurketa dialogikoetan, antzerki saioetan, tailerretan, Mendigoitin kantuz... kanpo eta barruko ekintzetan, gurekin lanean aritzeko aukera baitute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902