Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Prest

Karmele Jaio - 2016(e)ko apirilaren 8a, ostirala - 07:04etan eguneratua

Askotan galdetzen digute emakumeei ea feministak garen. Eta galdera honen aurrean nik inoiz erantzun dut gizarte honetan ezin dudala aurkitu feminista ez izateko arrazoirik. Feminista hitzak jipoi asko jaso ditu historian zehar, feminismo hitzari balore ezkorrak eransteko interes handiak egon dira beti, hitz madarikatu bihurtu arte. Hala ere, pentsatu nahi dut bere burua feministatzat jotzen ez duen jende asko, jakin gabe, feminista dela.

Ez dut aurkitzen feminista ez izateko arrazoi bakar bat ere. Izan ere, feminista izatea berdintasunaren, justiziaren, giza eskubideen, pertsonen askatasunaren alde egotea baita. Historian zehar nire eskubideen alde borrokatu diren emakumeei zor diedala uste dut gainera, baina, bereziki etorkizunean gizarte hau osatuko duten emakumeei zor diet. Aukera berdinak izatea nahi dudalako, pertsonen zaintzaren ardura euren gain bakarrik ez egotea, gauetan kaletik lasai eta beldur barik ibiltzeko eskubidea edukitzea, euren nortasuna eraikitzeko askatasuna izatea, merezi duten autoritatea eta erabaki-tzeko eskubidea, indarkeriarik gabe bizitzeko aukera, euren bizitzen protagonista izatea eta ez lekuko edo biktima, euren sexualitateaz gozatzea hierarkiarik gabe eta askatasunez... Eta abar luze bat.
Feminismoak gure gizartea hobetzeko giltza asko ditu, proposamen interesgarri asko. Ez bakarrik emakumeen kontrako indarkeriarekin bukatzeko. Indarkeria izebergaren punta izanik, erroetara joatea aldarrikatzen du. Erroetan dago gakoa.
Bihar Gasteizen mobilizazio erraldoi bat antolatu du mugimendu feministak. Eta esango nuke mobilizazio honek hasierako galderari buelta ematen diola. Hau da, euren burua feministatzat ez dutenei honako galdera egiten die: zu zergatik ez zara feminista? Eta esandakoa: Zaila da galdera honi eran-tzuteko arrazoi bakar bat ere aurkitzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902