Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ezustez beteta dator ‘satorren’ eta ‘jatorren’ arteko bosgarren lehia

Datorren astelehenetik aurrera emitituko da ‘Gu ta gutarrak 5’ saioa, ETB1en eta ‘on line’

I. Mendizabal - 2016(e)ko apirilaren 8a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Plato berria estreinatuko dute bosgarren aldi honetan, bost ate izango dituen platoa.

Plato berria estreinatuko dute bosgarren aldi honetan, bost ate izango dituen platoa. (Argazkiak: ETB)

Galería Noticia

Plato berria estreinatuko dute bosgarren aldi honetan, bost ate izango dituen platoa.

donostia- Makina bat gazte egongo da zain, eta astelehenetik aurrera asetuko dira horien guztien gogo eta nahiak: badator ETB1eko Gu ta gutarrak programaren bosgarren aldia. Eta, betiko malko eta irribarreez gain, denboraldi berrian ez dira faltako ezusteak eta berrikuntzak. Gutarren arteko harremanak izango dira, hori bai, oinarri nagusi. Beraz, satorrak eta jatorrak, beste behin parez pare, euskal audien-tzia zirikatu guran. ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da, astelehenetik aurrera eta 21:20ean.

GutarrekDonostian egin zuten aurkezpena, herenegun, eta “sorpresa eta berrikuntza ugari” agindu zituzten. Hori bai, Julen Telleriak aurkeztutako saioak Gu ta Gutarrak-en “izate eta dinamikari” eutsiko diola agindu dute.

Hamar gaztek, 18tik 30 urtera bitartekoak, parte hartuko dute. Elkar ezagutuko dute, eta hainbat proba egingo dituzte bai platoan eta bai elkarrekin bizitzen egongo diren etxe batean. Euren helburua, lehiakide jatorrenaren izendapena lortzea izango da. “Ez dira faltako kuxkuxeroak gutarren inguruan duten iritzia emateko, ezta DJ Tirapu ere, une bakoi-tzari dagokion musika jartzeko”, esan dute programaren zuzendaritzatik.

Esan bezala, nobedade garrantzi-tsuak izango ditu Gu ta Gutarrak 5k. Esaterako, kuxkuxeroen artean bi kide berri egongo dira: Julen Hernandez youtuberdonostiarra (@HolaJulen) eta Azkoitiko Iban Garcia (@despertavlogs). Hauek gutarrei erronkak proposatzeaz arduratuko dira, besteak beste.

Elkarbizitzak garrantzi handia izango du edizio honetan. Sorpresa izango da lehiakideentzat elkarrekin asteburu pasa joango diren lekua. Oraingoan, alde handia nabarituko da jatorren etasatorrenegoeraren artean. Bosgarren aldia denez, garrantzi berezia izango du zenbakiak: bost neska eta bost mutil lehiatuko dira;platoan izango diren ezusteek bost zenbakiarekin zerikusia izango dute;platoan bost ate egongo dira, ate bakoitza kolore ezberdinekoa, eta bere funtzio eta esanahia izango du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902