Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

XXVII. Euskal kultur jardunaldiak gaur hasiko dira Azkoitian

Floreagak antolatutako egitaraua abiatzeko Felix Azurmendi apaizaren hitzaldia egongo da (20.00etan) ikastetxean

2016(e)ko apirilaren 7a, osteguna - 06:11etan eguneratua

azkoitia- Azkoitiarrek Floreaga salestar ikastetxeko Gurasoen elkarteak Udalaren babesarekin antolatzen dituen XXVII. Euskal kultur jardunaldiekin disfrutatzeko aukera izango dute udaberri honetan. Guztira, gai erakargarri ezberdinen inguruko hiru hitzaldi (euskaraz) burutuko dira aurtengo jardunaldien baitan. Denak 20.00etan hasiko dira Floreagako Don Bosco aretoan eta sarrera librea izango da.

Okasiorako prestatutako egitarauari hasiera emateko, Azkoitiko erretorea den Felix Azurmendi apaiz urretxuarraren hitzaldia egongo da gaur. Ikastetxeko gurasoen elkarteko burua den Nerea Matxadok aurkeztuko duen ekitaldi horretan, hizlariak Jainkoaren esperientzia gaur: otoitza eta pedagogia gaia jorratuko du.

XXVII. Euskal kultur jardunaldien programak hilaren 13an izango du jarraipena. Egun horretan Gure kirolak gaiaren inguruko mahaingurua egongo da Floreagan, Jose Mari Olasagasti aizkolariaren, Jose Luis Lete Elosukorta harrijasotzailearen eta Jon Unanue arraunlariaren partaidetzarekin. Moderatzaile lanetan Andoni Bastida arituko da.

Salestar ikastetxeak antolatutako programari amaiera ona emateko Kike Amonarriz euskal filologo, soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlearen eta Reyes Prados kazetari eta aurkezle andaluziarraren hitzaldia izango da maiatzaren 19an Floreagan. Hizlariek Euskara eta telebista gaia jorratuko dute Jose Luis Arrizabalagak gidatuko duen azken saio horretan. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902