Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Kulturgintzaren bagoia” hartzeko gonbita egin dute

Giza eskubideen alde jaialdi “itzela” antolatu dute hilaren 29rako Villabonako kiroldegian

Marta San Sebastian - 2016(e)ko apirilaren 7a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Aiora Zulaika ‘Pirritx’, Oihana Iguaran bertsolaria eta Iñaki Lizaso Sareko ordezkaria, atzo Tolosako Trianguloan.

Aiora Zulaika ‘Pirritx’, Oihana Iguaran bertsolaria eta Iñaki Lizaso Sareko ordezkaria, atzo Tolosako Trianguloan.

Galería Noticia

Aiora Zulaika ‘Pirritx’, Oihana Iguaran bertsolaria eta Iñaki Lizaso Sareko ordezkaria, atzo Tolosako Trianguloan.

Tolosa- “Kulturgintzaren bagoira igotzera gonbidatzen ditugu herritarrak, giza eskubideen alde”, aldarrikatu zuen atzo Iñaki Lizaso Sare plataformako kideak. Berarekin izan zituen Tolosako Trianguloan egindako agerraldian Aiora Zulaika Pirritx eta Oihana Iguaran bertsolaria, izan ere jaialdi erraldoia antolatu dute kulturaren jira-biran apirilaren 29rako Villabonako kiroldegian.

2014an sortu zen presoen eta exiliatuen eskubideak defendatzeko Sare herri-plataforma. Herritarrek osatutako sarea da eta Tolosaldean ere hainbat ekimen antolatzen ari dira. “Giza eskubideen trena martxan da eta herriz herri dabil informazioa helaraziz. Guk Tolosaldean, kulturaren hainbat esparrutan parte hartzen dugunok, kulturgintzaren bagoia osatu dugu. Trena luzea da eta Tolosaldeak bere bagoia hartu du”, azaldu zuen Lizasok. Azken finean, gizarte osoaren aktibazioa bilatzen du egitasmoak, giza eskubideak errespeta daitezen.

jaialdi “itzela”Hilaren 29rako jailadi “itzela eta mamitsua” iragarri dute antolatzaileek. Eskualdean asko dira kulturaren inguruan dabiltzan taldeak eta guztiek parte hartzea ezinezkoa bada ere, lagin zabala izango da.

Parte-hartzaile zerrenda luzea da: Aritz Mujika, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariak izango dira;Eneko Amondarain eta Javi Rivero sukaldariak;Jone Gorostarzu olerkaria;Villabonako Oinkari eta Ibarrako Alurr dantza taldeak;Pirritx eta Porrotx pailazoak;Leire eta Kristina Lain taldeko abeslariak;BiHozkada taldea;Miriam Quiin biolinista;Nerea Barriola sopranoa eta Ana Iparragirre pianista;Ibarrako sokatira taldea;Irene Caminos trialsin txapelduna;Amaia Oreja eta Kristina Solano trikitilariak;Lizar-tzako Iskanbila;eta Villabonako Eresargi, Eresargi Txiki eta Alegiako Txintarri abesbatzak. Jaialdiak Nerea Alias eta Xabin Fernandez izango ditu aurkezle. “Sekulako kartela da, horretan ahalegindu gara;eragile askoren parte hartzea lor-tzen. Guztia lotua izango da, saio dinamikoa, alaia eta umoretik joko duena”, aurreratu dute.

Hilaren 29an, ostiralez, Villabonako Olaederra kiroldegian izango da, 20.30ean. Sarrerak salgai izango dira larunbatetik aurrera zortzi euroan Villabonako Amasa kafetegian, Zizurkilgo Iriarten, Tolosako Denak, Raku eta Orbelan, Ibarrako Zubiaurren, Alegiako Iskiñan eta Anoetako Itzulin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902