Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Ze paper hartzen dugun

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko apirilaren 7a, osteguna - 06:11etan eguneratua

erantzunik gabe, zer esan ez zekiela, listua kontrako eztarriko bidea hartuta ikusi dugu Islandiako lehen ministroa, Sigmundur David Gunnlaugsson, kazetari batek, Panamako Paperetan bere emaztearen empresa baten inguruan galdetu dionean.

Isil une luzeak, telebistaz eternoak bilakatzen direnak, urduritasuna... Zutitu, alde batera eta bestera joan, eta kazetariak, etsi gabe, berriz ere galdetu eta galdetu jarraitu du. Islandiako lehen ministroak azkenean dimisioa eman du, eran-tzukizunaz erabat garbi ez zegoen seinale!

Panamako paperen atzean zer dagoen ez dakigu ondo, zergatik atera diren orain, zergatik izen batzuk... Tira, joango gara jakiten, edo agian ez! Baina Islandiako lehen ministroak dimisioa eman du paper horietan nahastuta dagoelako.

Halakorik gertuan ez dugu ikusi baina ia burutik ere ez zaigu pasatzen halakorik gerta daitekeenik. Espainian ere badira kamara itzaltzeko agindu duten politikariak, elkarrizketa ez gustatuta. Bat Antonio Camacho, Segurtasunerako Estatu-idazkaria (gero ministro ere izan zen, Zapaterorekin). Torturaz galdezka ari zitzaizkion.

Orduan ez zegoen mozal legerik indarrean. Gustatu ez, eta “vamos a ver, apaga eso, corta eso” izan zen bere erantzuna.

Orain mozal legearen pean lan egiten dugu euskal kazetari askok, Hegoaldean lan egiten dugunok. Atzo Argiako Axier Lopezi 601 euroko isuna jarri diote polizia operazio baten berri “baimenik gabe” eman zuelako. Twitter bidez operazio batean parte hartzen ari ziren poliziak ageri ziren bizkarrez, baina zigorrak dio parte hartzen ari ziren agenteeen identifikazioa posible zela. Zaila identifikatzea baina gaiaren muinera joanez berdin da.

Kazetaria informatzeko dago, eta libreki egin behar du lana, molestatuko duena Islandiako lehen ministro edo polizia bada ere. Ez da lan erraza, baina gure esku ere badago zer paper hartzen dugun.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902