Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal kultur proiektuak laguntzeko jaio dira Elkar Sariak

Proiektuari saria bi urtez behin emango dute eta Ibilbideari eskainitakoa, Gerediaga elkarteak jasoko duena, urtero

2016(e)ko apirilaren 7a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Joxe Mari Sors eta Gotzon Huegun, atzo.

Galería Noticia

Joxe Mari Sors eta Gotzon Huegun, atzo.

donostia- Euskal kultur industria indartzeko nahiarekin, Elkar Fundazioak Elkar Sariak sortu ditu aurten, euskal kulturaren sustapenean aurrerapauso bat emateko. Alde batetik, bi urtez behin -Joseba Jaka beka ematen ez duten urteetan- banatuko den Proiektuari Elkar saria aurkeztu dute, kultur proiektuak laguntzeko asmoz sortutakoa. Sari hau ez da sormen lan bati emango, proiektu bat martxan jartzeari, ikerketa bati edota beste edozerri, baizik. Elkar Fundazioak aukeratuko du saritua eta honek 10.000 euroko laguntza jasoko du.

Bestalde, egindako lana eta ekarpena ezagutu eta aitortzeko helburua izango duen Ibilbideari Elkar Saria ematea erabaki dute. Hau urterokoa izango da eta norbanakoen aurretik, talde lanean egindako ekimenak lehenetsiko dira. Aurtengo saritua Gerediaga elkartea izango da, 50 urtez Durangoko Azoka antolatuz egin duen lanagatik. Kasu honetan saridunak ez du dirurik emango, Gotzon Huegun eskulturagileak egindako artelana baizik.

Saria eta beka emateko, ekitaldi soziala antolatuko dute hilaren 16an, Joseba Jaka hil zeneko eguna gogoratuz, eta hilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen baita. Aurtengo ekitaldia apirilaren 21ean egingo da Martin Ugalde kultur parkean, arratsaldeko 19.00etan. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902