Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kultur Ondarearen Plana abiatuko da Zarautzen

Herriko kultur ondarea indartzeko eta zabaltzeko helburuarekin, lau urtetan garatuko da plan berria

2016(e)ko apirilaren 6a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Zarautz- Zarauzko Kultura Sailak Kultur Ondarearen Plana garatu ondoren, joan den ostegunean egindako Udalbatzarrean aho batez onartu zuten, eta Nekane Iribarrek, kultura zinegotziak, plan horren xehetasunak eman zituen. “Plan honen helburu nagusia da Zarauzko kultur ondarea ordenatzea, berrindartzea, eta balorean jar-tzea eta zabaltzea, bai herritarrentzat baita bisitarientzat ere”, adierazi zuen Iribarrek. Hala, hiru eremu landuko dira;batetik, ondarea gorde eta babestea;bestetik, ondarea ikertzea;eta azkenik, ondarea zabaltzea. Eta kultura zinegotziak nabarmendu zuenez, hiru eremu horiek datozen lau urteetan landuko dira.

Plan honekin aurten hasiko dira, eta Zarautz lurralde museo bezala ulertuta, museoaren birplanteamendua egingo dute, bai eta ondarearen ibilbide autogidatuak eta kutxa pedagokikoak ere. “Modu honetan, Zarauzko ikasleek ondarearen eta historiaren berri izango dute ikastetxetik ateratzen direnean”, zehaztu zuen Nekane Iribarrek. 2017an, berriz, kultur ondarearen elementuen egoeraren diagnostikoa egingo da eta kultur ondarearen historiarekin bi bilduma kaleratuko dituzte, bat helduen-tzat eta bestea haurrentzat. Bildumen proiektuak jarraipena izango du, eta horretaz gain, 2018an ondarearen katalogo eguneratua sortuko da. Azkenik, 2019an, Zarauzko kultur ondarearen gordailua sortuko da, ikerketa koadernoak osatuko dira eta kultura eta historiarako beka bat sortuko da. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902