Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Konpostaguneak bisitatuko dituzte

Ikuskaritza bihar goizean Errenteriako Fanderia, Agustinak, Gaztaino eta Alaberga auzoetan egingo da

2016(e)ko apirilaren 6a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Errenteria- Konpostaguneen jarraipen bisitak burutuko ditu Errenteriako Udalak bihar. Egungo egoera nolakoa den ezagutu eta konpostaren kalitatea behatzeko, datozen hamar hilabeteetan Udalak kontratatutako Elkarrekin 21 lantaldeak ikuskaritza egingo die gune bakoitzeko konpostagailuei, biohondakinaren eboluzioa eta konpostaren egoera nolakoa den ezagutzeko.

Honela, bihar 9.30ean abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaino eta Alaberga. Jarraipen bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua nahiko balu, 628 532 303 telefonora deitu edo Whatsapp bat bidali dezake, edo bestela auzokonpostae@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko luke.

Auzokonpostaz gain, Errenterian hondakin organikoak edo biohondakina konpost bihurtzeko beste ekimen batzuk ere abian jarri ditu Udalak: Sanmarko gotorlekuko jatetxeak eta Uztargi haurreskolak bertan sor-tzen duten biohondakina konposta-tzen ari dira;hainbat familiek etxean konpostatzen dituzte beraien biohondakinak;hiritarrek euren biohondakinak bildu eta konposta-tzeko edukiontzi marroia kokatu da Errenteriako auzo guztietan eta Agenda 21 programan ari diren eskolak ere bertan sortzen duten biohondakina konpostatzen hasi dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902