Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Trailer bat betetzeko adina arropa bildu du dagoeneko Emekik

Igandera arte jarraituko du Hondarribian errefuxiatuen aldeko kanpainak eta hilaren 16an bazkaria ere egingo dute

2016(e)ko apirilaren 6a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

hondarribia- Hiritar zein eragile askoren elkartasunari esker, Hondarribiko Emeki elkarteak Grezian dauden errefuxiatuei arropa bidaltzeko Aste Santuan abiatu zuen ekimenak erantzun itzela izan du eta “gutxienez trailer bat betetzeko adina diren 1074 kaxa” bildu dituzte, astelehenean egindako azken zenbaketaren arabera, azaldu zuen atzo Maite García Emekiko kideak.

Atzo bertan, Emeki elkartearen Molla ibilbideko egoitzan, bolondresak etengabe ari ziren lanean. “Eran-tzuna oso ona izan da, hunkigarria eta eskertzekoa, bai jendeari, arropa ekartzeagatik, baita Echemar garraio enpresari, honek jarriko baitu doan guk bildutako guztia Greziara edo dagokion lekura eramateko garraioa”, esaten zuen Garciak.

bileraAtzo arratsaldean, koordinazio bilera izan zuten Emekiko kideek eta garraio enpresak, oraindik ere Zaporeak proiektuko kideen bitartekotza kontaktuak egiteko erabili eta “Hondarribian bildutako arropa noiz eta nora bidali” zehaztearen bila.

Bitartean, arropa bilketak igandera arte jarraituko du Emekiren egoitzan, 11.00tatik 13.00era eta 18.00tatik 20.00tara eta Klink elkartearekin batera, bazkari solidarioa antolatzen ari dira hilaren 16rako.

Txartelak, 20 eurotan helduentzat eta 4 eurotan umeenak, Kai Alde gozotegian, Alzaga urdaiazpiko dendan, batzokian eta Klinken zein Emekiren egoitzetan daude salgai.

Bazkariak ematen dituen irabaziekin zein joan ezin dutenek, hala nahi badute, ES 9120 95 5039 90 9115926855 kontu zenbakian jarritako diruarekin, barruko arropa, konpresak eta pardelak erosi eta bidaliko dira errefuxiatuentzat. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902