Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
asteazkenean eta ostegunean

Ikerkuntza Jardunaldiak ospatuko dira EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean

EP - 2016(e)ko apirilaren 6a, asteazkena - 10:35etan eguneratua

Estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

Campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak V. Ikerkuntza Jardunaldiak ospatuko ditu asteazkenean eta ostegunean, apirilaren 6an eta 7an, Leioako campusean, bere ikerketa taldeen lan ildoak, lortutako emaitza garrantzitsuenak eta etorkizuneko proiektuak erakusteko.

Jardunaldien helburuak, ikasleen artean ikerkuntza bokazioak piztea eta ikertzaileen lan arloak ezagutzera ematea dira. Era berean, ikerkuntza taldeek informazioa eguneratzeko ere balioko dute, eta hori kolaborazio berrietarako eta etorkizuneko jakintza alor anitzeko proiektuetarako lagungarri izango da, EHUk jakinarazi duenez.

Ekitaldi nagusia asteazken honetan izango da, eguerdiko 12:00etan, Paraninfoan, Carmelo Garitaonandia Bizkaiko campuseko errektoreordearen, Amaia Esquisabel Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendariaren, Esther Dominguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoaren eta Maria Jose Sanz bc3 Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifikoaren parte hartzearekin. Hain zuzen, Sanzek emango du jardunaldien inaugurazio hitzaldia, "Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta París" izenburupean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902