Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ZUZENDARIARI GUTUNAK

Intxortako Erresistentzia Eguna

EAJ-PNV Oñatiko Uri Buru Batzarra - 2016(e)ko apirilaren 6a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Apirilaren 24a da Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Elgetako Udalak antolatu ohi duten Intxortako Erresistentzia Eguna. Aurtengo ekitaldiak, bereziki, 1936ko uztailaren 18ko Altxamenduaren hurrengo egunetan eta hilabeteetan erresistentzian aritu ziren edo/eta errepresialiak jaso zituzten emakumeei egingo zaie omenaldia. Emakume horien artean, Edurne Galarza Zulueta oñatiarra dago (1914-2006).

Omenaldi hori aitzakia ederra da Edurne emakumea, ama, andereñoa eta EAJren alderdikidea gogoan edukitzeko eta nabarmentzeko. Oñatiko alaba, garai hartan hain ohikoa zen sendi luzean jaio, hezi eta bizi izan zen: zazpi anai-arrebekin, eta bost seme-alaben ama izanda. Emakume gogotsua, langilea eta bizkorra izan zen, eta bene-benetako euskaltzalea gazte-gaztetatik. Abertzalea zen, eta oso gazterik afiliatu zen EAJ alderdian;hala, Oñatiko Batzokiko Emakume Abertzaleen Batzaren kide eraginkorra izan zen Gerra Zibilaren aurreko urteetan. Euskal dantzak irakasten ibili zen neskatilei, eta koroak eta antzezlanak zuzentzen ere bai: trebetasun aparta zeukan irakasteko, dan-tzatzeko, abesteko eta antzezteko.

Andereño ikasi zuen Donostian, eta lan-ibilbide luzea eta oparoa egin zuen Zuiako Domaika herrian hasi (Gorbeialdea, Araba) eta Antzuolara iritsi arte. Gerra Zibila bukatuta, zazpi urte bidali zuten Segoviako Fuente el Olmo de Fuentidueña herrira derrigortuta, debekatuta baitzuen Euskadin andereño-lanetan jardutea. Euskara irakasten ere ibili zen 70ko hamarkadan gau-eskolan Antzuolan, eta Antzuolako ikastola sortzeko eragileetariko bat ere izan zen. Ibilbide horretan, Javier Ormazabal senarra, seme-alabak eta Josefina Valiente emakume nafarra izan zituen alboan Edurnek.

Gogoratu behar da iazko Intxortako Erresistentzia Egunean (2015-04-16) Intxorta mendi inguruetako erasoaldi basatiaren aurka gogor borrokatu zuten zenbait miliziano eta gudari omendu zituztela, tartean Regino Biain Guridi Itxarkundia batailoiko gudaria (Oñati, 1916- ). Edurne Galarza Zuluetari eta Regino Biain Guridiri egingo diegu omenaldia Oñatiko Batzokian apirilaren 22an. Bejondeiela Oñatiko EAJ-PNVren bi gudariei, gure herriko bi aitzindariei!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902