Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bertako Gaia

San Telmok tinko eutsi dio aurten

Asteburuko jai giroaren ondoren, atzo ere zumaiarrek ez zuten hutsik egin arrantzaleen patroiaren San Telmo egunean. Iaz erlikia erori egin zen arren, oraingoan ez zen arazorik izan eta prozesioa normaltasunez burutu zen.

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkiak - 2016(e)ko apirilaren 5a, asteartea - 06:09etan eguneratua

Zumaiarrak San Telmo ermitan egindako otoitzan.

Zumaiarrak San Telmo ermitan egindako otoitzan.

Galería Noticia

Zumaiarrak San Telmo ermitan egindako otoitzan.San Telmo eguneko ohiko prozesioaren irudia, San Telmo ermitan egindako mezaren ondoren.San Telmoren erlikia, itsasoaren aurrean, otoitzaren unean.

Festa izan da nagusi Zumaian asteburuan zehar, eta santelmoen lehen egunak indar-tsu hasi zituzten arren, zumaiarrek atzo ere arrantzale jantziak kalera atera zituzten eta alaitasunez ospatu zuten San Telmo egun handia, arrantzaleen patroiaren eguna.

Ostiraletik hasi eta atzoko egunera bitarte festa giro aparta izan da Zumaiako kaleetan. Igandean Haurren eta Helduen Danborradak izan ziren eguneko ekitaldi nagusiak, eta Milagros Urbieta arrantzale ohiak gauean bandera igo ondoren, atzoko prozesioaren une berezia bizi ahal izan zuten zumaiarrek. Aurtengoan eguzkia ez zen atera, baina zorionez, euri tanta batzuk besterik ez ziren izan goizean zehar eta ohiko prozesioa normaltasunez egin ahal izan zen. Askok gogoratuko dute iazko anekdota: San Telmoren erlikia lurrera erori zen ermitara iritsi baino lehen. Aurten, ordea, haizea indartsua izan zen arren San Telmok tinko eutsi dio.

Goizeko 10.00etan puntuan hasi zen jai eguna, udaletxetik San Pedro parrokiara egiten den alkate-soinuarekin. Bertan parte hartu zuten Zumaiako Udal Musika Bandako kideek. Ondoren, ohiturazko prozesioari ekin zioten zumaiar andanak, eta San Telmo ermitan izan zen lehen geldialdia. Ohi bezala, meza nagusia izan zen, Beheko Plaza abesbatzak abestuta, eta mezaren ondoren, herritar ugari testigu zirela, otoitz egin zuten itsasoaren aurrean. San Telmo eguneko une berezi horren ostean, prozesioa parrokiara itzuli zen herriko kaleetatik igaro ondoren. Eta tripak bete-tzeko beta ere izan zuen Zumaiako Udaleko ordezkariek eta abesbatzako kideek kofradian egindako hamaiketakoan.

Tradizioari lotutako ekitaldia burututa eta zumaiarrek tripak beteta zituztela, ondo pasatzeko prest zeuden zumaiarrak. Hala, Joxe Mendizabalekin kantu-kalejira eta Gorritiren saioa izan ziren eguerdira bitartean. Arratsaldean, berriz, haurrentzako jolasak eta pilota partiduak izan ziren, baita txaranga eta dantzaldia ere. Eta oraindik gauean indarrekin geratzen zirenek jai giroan jarraitzeko aukera izan zuten, Lotxo taldearen emanaldiarekin.

Errepetizioak, asteburuanJakina da zumaiarrek asteburu batekin ez dutela nahikoa, eta asteburu honetan ere jai giroan jarraituko dute errepetizioekin. Hala, XV. Olagarro Zopa Lehiaketa, enbor-mozte ikuskizuna, zaldi lasterketa eta estropadak izango dira ostiraletik igandera bitarte, besteak beste. Txosnetan ere ez da giroa faltako eta ostiraleko Bertsio Gauaren ondoren, larunbatean honako talde hauen kontzertuak izango dira: La Inkilina, McOnak eta Tajon Prieto y los Huajalotes.

Hamar egunetako jaien ondoren, igande gauerdian jaitsiko dute bandera santelmoei hurrengo urtera arte agurtzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902