Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Belaunaldi ezberdinetako bertsolariek neurri txikian abestuko dute Zerainen

|

2016(e)ko apirilaren 5a, asteartea - 06:09etan eguneratua

zerain- Zerainlabek, herri txikien garapena bultzatzeko proiektuak, Bertso txiki, saio handi bertso desafioa antolatu du. Datozen asteetan belaundaldi ezberdinetako bertsolariek neurri txikian abestuko dute, bikoteka. Saio guztietan entzuleek egingo dute epaile lana.

Ostiral honetan Aratz Igartzabal gabiriarrak eta Jabier Zeberio itsasondoarrak Maialen Akizu urretxuarrarekin eta Iñaki Murua gabiriarrarekin neurtuko dituzte indarrak. 19.00etan Ostatu tabernan abestuko dute eta 20.00etan Mandio tabernan. 21.00etan, berriz, bertso afaria egongo da Oiharte sagardotegian. Bertso afarira joan nahi dutenek, 943 501 013 telefono zenbakira deitu behar dute.

Bigarren kanporaketa hilaren 15ean jokatuko dute. Gemma Urteaga beasaindarrak eta Millan Telleria albiztuarrak Eneko Araiztegi segurarrarekin eta Mikel Mendizabal itsasondoarrarekin neurtuko dituzte indarrak. Lehen saioa 19.00etan egingo dute Ostatu tabernan eta bigarrena 20.00etan Mandio tabernan. 21.00etan bertso afaria egingo dute Otatza sagardotegian. Bertso afarira joan nahi dutenek, 943 801 757 telefono zenbakira deitu behar dute.

Finala apirilaren 30ean egingo dute, eguerdian. Lehenengo Ostatu tabernan abestuko dute, ondoren Mandiora joango dira eta, buka-tzeko, sagardotegi batean bazkaria egingo dute.

Txuleten ordez, oilaskoak Sagardotegietako afarietan eta bazkarietan sagardotegietako menua egongo da, baina txuleten ordez Lumagorri oilaskoak zerbitzatuko dituzte. Menuak 25 euro balio du, postrea eta kafea barne. Bertso txiki, saio handi ekimenak Lumagorriren eta Zeraingo sagardotegi, gaztagile, taberna eta negozioen babesa du.

Desafio honen helburua bertsolaritza munduan egin duten transmisio lan “eredugarria” herri txikien etorkizuna bermatzeko beharrezkoa dela ezagutzera ematea eta bertsolari gazteei jende aurrean abesteko aukera ematea da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902