Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EHUk eta Lanbidek hitzarmena sinatuko dute Berdintasun Masterreko ikasleek kanpoan praktikak egiteko

EP - Martes, 5 de Abril de 2016 - Actualizado a las 15:17h

Estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

Campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena eman du astearte honetan Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Lanbide Enpleguko Euskal Zerbitzuaren artean lankidetza hitzarmena izenpetzeko hezkuntza arloan, Berdintasun Agenteak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Masterreko ikasleek kanpoan praktikak egiteko.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, kanpoko praktika akademikoak izaera hezitzaileko jarduera bat dira, EHUk gainbegiratzen dituenak. Jardueron helburua ikasleek prestakuntza akademikoan eskuratutako ezagutzak aplikatzea eta osatzea da, eta lanbide jarduerak egiteko beharrezko gaitasunak eskuratzea, enplegagarritasuna areagotzea eta ekintzailetza sustatzea ahalbidetzen dutelako.

Praktika horiek unibertsitatean bertan edo erakunde kolaboratzaile pribatuetan edo publikoetan egin daitezke, Lanbiden kasu. Horrenbestez, Enpleguko Euskal Zerbitzuan praktikan egiteko interesa duten ikasleek gizarte politikak zehazteko eta enplegua sustatzeko politika publikoetan berdintasun irizpideak txertatzeko beharrezkoa den prestakuntza eta ezagutza jasoko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902