Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
22. edizioa

Pre-FANT egitaraua apirilaren 27tik maiatzaren 1era ospatuko da Bilbon

Fiona O'Shaughnessy eta Laurence R. Harvey aktoreek eta Jose Maria Clemente kazetariak osatuko dute epaimahaia


deia - 2016(e)ko apirilaren 5a, asteartea - 12:05etan eguneratua

Jose Maria Clemente kazetaria.

Jose Maria Clemente kazetaria.

Galería Noticia

Jose Maria Clemente kazetaria.

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 22. edizioak -maiatzaren 6tik 13ra ospatuko da- Pre-FANT egitaraua antolatu du aurten ere, apirilaren 27tik maiatzaren 1era, BBK aretoan eta Bidebarrietako liburutegian, doako sarrerarekin. Oraingoan, generoko zine frantsesari buruzko ziklo bat eta Sitgeseko zinemaldiko azken edizioan egon ziren lau film eskainiko dituen Sitges Tour a Contracorriente ekimena izango ditu, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

BILBO. Programazioa apirilaren 27an hasiko da, Jordi Ojeda errobotika adituak Bidebarrieta Kulturgunean eskainiko duen hitzaldiarekin. Unibertsitateko irakaslea den industria ingeniaria ezaguna da artea, komikiak eta zinema defendatzen dituelako zientzia eta teknologia hobeto hedatzeko, prestakuntza akademikoa interesgarriago bilakatzeko eta bokazio zientifikoak pizteko. "Paradojas temporales en el cine de ciencia ficción" hitzaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera librea izango da.

Halaber, Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzarekin BBK aretoan eskainiko den zinema frantseseko zikloan hiru film luze eskainiko dira: "Mauvais sang", 1986an Leos Caraxek egin zuen kultuzko filma, Lucas Belvauxen "Rapt" (2009) eta Hélène Catteten eta Fruno Forzaniren "L'Etrange couleour des larmes de ton corps" (2013). Gainera, fantasiazko zenbait film labur ere eskainiko dira. Zikloa apirilaren 28tik maiatzaren 1era izango da, BBK aretoan, egunero, 19:00etatik aurrera.

BBK aretoko programazioa beste zinema saio batekin osatuko da, 21:15etik aurrera, Sitges Tour a Contracorriente esperientziarekin. Contracorriente Films ekoiztetxeak martxan jarritako ekimenean, zinemaldiaren azken edizioan eskaini ziren zenbait film Estatuko hainbat zinema aretotan eskainiko dira, modu ibiltarian.

Horrela, orain arte zinema aretoetan ikusi ez diren eta Pre-FANTen pantaila handian gozatu ahal izango diren lau filmak hauek dira: Kristian Levringen "The salvation" (2014), Cédric Angerren "La prochaine fois je viserai le coeur" (2014), Brian Jamesen "Bloodsucking bastards" (2015) eta iazko fenomenoetako bat, Anouk Whissellen, François Simarden eta Yoann-Karl Whissellen "Turbokid" (2015).

EPAIMAHAIA

Beste alde batetik, FANTek aurtengo ediziorako epaimahaia ere ezagutarazi du astearte honetan, eta Fiona O'Shaughnessy eta Laurence R. Harvey antzezleek eta Jose Maria Clemente kazetari eta Movistar+ plataformako programa zuzendariak osatuko dute.

Zinean espezializatuta dagoen Jose Maria Clementek Canal+ kateak eskaini dituen zenbait zinema saio zuzendu ditu azken 11 urteetan, besteak beste, "Tentaciones", "Cinexprés" edo "Código Cine". Zenbait dokumentalen eta zine programa berezien gidoiak idatzi ditu kanal bererako, eta 'Vanity Fair' eta 'GQ' aldizkarietan eta Los 40 Principales irratian ere aritu da lanean. Une honetan Cadena Dial irratian eta 'Versión Original' aldizkarian dabil.

Halaber, Fiona O'Shaughnessyk Dublineko Gate Theatre antzokian hasi zuen bere ibilbidea 2000. urtean, Oscar Wilden antzezlanean "Salome" interpretatuz. Hainbat urtez lan gehiago egin zituen antzoki berean eta Ingalaterrako eta Irlandako beste antzerki konpainia batzuetan, pertsonaia klasikoak eta garaikideak interpretatuz. Telebistan egin zuen kultuzko lana Channel 4 kate britainiarreko "Utopia" saioarekin heldu zen. Gainera, Blaine anaien "Nina Forever" (2015) beldurrezko komedia erromantikoan ikusteko aukera izango da, protagonista gisa, FANT 22 barruan.

Azkenik, 45 urte dituen Laurence R. Harvey antzezle britainiarrari dagokionez, 1990eko hamarkadan umeentzako telebista saioak egin zituen, baina ezaguna da, bere eduki desatseginagatik, hasiera batean Erresuma Batuan debekatu egin zen "The Human Centipede 2" (2011) filman Martin Lomax antzeztu zuelako. Film horretan, asma, gehiegizko pisua, altuera txikia eta buruko gaixotasuna dituen eta giza-ehunzangoa gauzatzeko obsesioa duen gizona antzezten du. Bere azken filma, James Bickert zine zuzendari independentearen "Frankenstein created bikers" (2016) da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902