Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

NUPek "Zientzia tabernan" izeneko zikloa antolatu du Tuteran jende guztiarentzat

Letras a la taza liburu-dendan hiru dibulgazio hitzaldi egingo dira, Erriberako hiriburuko campusean hil honetan egingo den hitzaldi-ziklo bateko gai bera

2016(e)ko apirilaren 4a, astelehena - 14:05etan eguneratua

"Zientzia tabernan"zikloaren barruan Tuteran egingo den lehen hitzaldiaren kartela.

"Zientzia tabernan"zikloaren barruan Tuteran egingo den lehen hitzaldiaren kartela. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

"Zientzia tabernan"zikloaren barruan Tuteran egingo den lehen hitzaldiaren kartela.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) "Zientzia tabernan" izeneko hitzaldi ziklo bat egingo du Tuteran, zientzia eta teknologia edukiak era ulergarri eta dibertigarrian dibulgatzeko. Hiru saioak Letras a la taza liburu-dendan egingo dira 19:30etik aurrera, apirila, maiatza eta ekainean.

Horretaz gainera, Unibertsitateko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (TITGMET) antolatutako zientzia dibulgazioko hitzaldi zikloaren zortzigarren edizioa egingo da apirilean Tuterako campusean. Bi jardueretarako sarrera doakoa izango da interesa duten pertsonentzat. “Zientzia tabernan” zikloaren helburua da zientzia eta teknologia gizarteari hurbiltzea kafetegi bateko giro lasaian (Letras a la taza liburu-dendakoan, Herrerías kaleko 7 zenbakikoa). Horretarako gai interesgarriak programatu dira, antolatzaileek “tabernako esperimentuak” esaten dietenekin, zeinek edukiak era atsegin eta dibertigarrian bistaratzeko aukera ematen baitute.

Lehenengo jarduera apirilaren 14an, ostegunean, egingo da. Joaquín Sevilla Moróder NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakasleak “Zure garunak engainatu egiten zaitu eta bere arrazoiak ditu” izeneko hitzaldia emango du, eta magialarietatik eta musikarietatik hasi eta marketin aditu, azti eta igarleetaraino denek erabiltzen dituzten ilusio optikoak edo entzumen ilusioak, garunaren engainuak aztertuko ditu. Hurrengo saioa maiatzaren 12an, ostegunean, egingo da, eta César Sancho Martín Bigarren Hezkuntzako Fisika eta Kimika irakasleak "Jokuak infragorriekin" izeneko hitzaldia emango du.

Esperimentu batzuk egingo ditu, jolas modura erakusteko espektro elektromagnetikoko eremuetako baten alderdi batzuk ezagutarazteko. Begia itsua da eremu horretarako eta eremu horrek hainbat aplikazio ditu eguneroko bizitzan. Azkenik, ekainaren 9an, ostegunean, "Argia, argiak eta beren espektroak" izeneko hitzaldiaren bidez, Antonio Vela Pons NUPeko Fisika Saileko irakasleak eguneroko bizitzan aurki daitezkeen argi-iturrien (naturalak eta artifizialak) errepaso bat egingo du, eta “in situ” egindako esperimentuen bidez beren espektroa lortuko du bere izaera eta ezaugarriak ezagutzeko.

Zientzia-dibulgazioko hitzaldiak

Zientzia dibulgazioko hitzaldi-zikloaren zortzigarren edizioari dagokionez, hitzaldiak Tuterako campuseko prentsa-aretoan egingo dira, eta beren arloetan adituak diren NUPeko irakaslek emango dituzte. Lehenengo hitzaldia apirilaren 7an, ostegunean, 12:00etan egingo da. "Kaosa, fraktalak eta industria diseinua" da bere izenburua, eta Juan Ignacio Latorre Bielek (Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saila) emango du. Zikloak apirilaren 14an, ostegunean, 12:00etan, jarraituko du "Sukaldaritzako misterio zientifiko batzuk" hitzaldiarekin. Joaquín Sevillak, zeina lehen aipatu baita, emango du hitzaldia.

Apirilaren 20an, asteazkenean, 16:30ean, "Iruñeko entzierroa: hurbilketa matematiko eta kuantitatibo bat arriskuei erantzuteko planera" gaia aztertuko da. Javier Belloso Ezcurrak (Matematika eta Informatika Ingeniaritzako Saila) emango du hitzaldia. Biharamunean, apirilaren 21ean, ostegunean, 12:00etan, "Lurra materia gisa" gaiari buruzko hitzaldia emango du Luis Miguel Domínguez Cavero (Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saila).

Apirilaren 26an, asteartean, 12:00etan, emango dio amaiera zikloari Luis Miguel Calvo Herrerok (Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saila) “CO2 igorpenen analisia prozesu jarraituko industria fabriken eraginkortasun eta iraunkortasun adierazle gisa” izeneko hitzaldiaren bidez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902