Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Prest dute udaberriko kultur egitaraua Alegian

Ikastaroak, ipuin kontaketak, azokak, emanaldiak eta ospakizunak izango dira ekaina bitarte

Domingo, 3 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:14h

ALEGIA- Alegiako Kultura batzordeak aurkeztu du 2016ko udaberrirako prestatu duen egitarau kulturala. Bihar ekingo zaie urtaro berriko ekintzei haurrentzako dantza tailerrarekin eta ekainaren 23an emango zaie amaiera, San Juan suarekin.

Ikastaroak, ipuin kontaketak, azokak, emanaldiak eta ospakizunak aurreikusi dituzte. Egitarau zabala izango dute herritarrek eta bertaratu nahi duten guztiek eskura.

Azpimarratzekoak dira, beste askoren artean, datorren apirilaren 24an egingo den Sutarri Egunaren bigarren ekitaldia eta maiatzaren 22an ospatuko den Langaurre Eguna.

Hil honi dagokionez, asteartean ipuin kontaketa izango da, 17.00etan liburutegian Pello Añorgaren eskutik eta ostegunean bullyingaren inguruko hitzaldia izango da kultur etxean, 18.00etan.

Era berean, argazkigintza ikastaro bat ere eskainiko da Alegiako Argazkizaleen Taldearen ekimenez. Apirilaren 7tik maiatzaren 26ra izango da ostegunetan 18.00etatik 19.00etara, kultur etxean. Apirilaren 7an aurkezpen ekitaldi moduko bat egingo da 17.30ean eta hurrengo astean ekingo zaio ikastaroari. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena (kultur etxean 10.00etatik 13.00etara eta 19.00etatik 21.00etara).

Azkenik, hil honi dagokionez, maiatzaren 28an dantza tailerreko partaideek ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute 18.00etan, kultur etxean. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902