Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Lengo gazteak eta oraingoak

Txomin Garmendia - Domingo, 3 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:14h

txomin

Galería Noticia

txomin

Gu ere izan giñan gazteak, eta guraso eta aiton-amonen kontu eta ipuiak entzuten pozik egoten giñan. Orduko esaera asko ikasbide ederrak zirala ere denboraz ikasi degu.

Gaurko gazteak ez daukate orrelako lanik, telebista daukate beren maixu eta gidari;bai badaukate beste tresna bat ere, azken urtetan bapo indartu dana: asi berri artan telefonoa zan, arritu giñan erri guztian telefono bakarra ezagutu gendunak, patriķkaero segapoto ori jarri zanean. Orain, berriz, zer etzaizkio erantsi tresna orri? Garaian garaiko kontuak esan bearko eta aurrera.

Arrigarrizko aurrerapenen jabe egin gera, baiña gizakia lengo griñez eta jokaeraz dabillela esango nuke. Ez gendun atzo goizean ikasi onako gertakari edo ipui au: baserri batean aita zarra jarri zaie jan-eranerako bestetarako gauza ez dala eta aspertu dira ura etxean edukitzen, eta lau semeak pentsatu dute aita ori eskallera batean jarri mendira eman eta maldan bera botatzea. Ala dijoaztela nekatu dira seme oiek, eta alako leku egoki bat ikusirik, atsedentzea pentsatu dute eta onela dio aitak: “Gure aita maldan bera botatzea ekarri gendunian ementxe itxoin genin”. Seme oiek alkarri begiratu diote eta onela dio batek: “Guk aita bazamakigu maldan bera bota-tzea, baiña onek esan dik guretzat ere zer datorren eta jirata goazimazute etxera”. Orrela eraman omen zuten aita zarra berriro lengo sukaldera. Zer pentsatua ematen digun ipuia dala esan bear.

Gaur ere zaar asko beren etxetan ixtimazio geiegi gabe bizi ote diran da nere errezeloa. Zar-Etxe guztiak jendez gaiñezka dauzkagu eta diotenez, asko lekua egin zai.

Txirrita, mutil-zar bertsolari sonatuarena ere polita da. Juan Mari anaiaren etxean bizi zan, azken urteak Altzan arrebarenean pasa bazitun ere. Txirrita gizarajoa errendu zan, lanerako etzan gauza eta esaten dio anai Juan Mariri:

-Aizak, joango al aiz Ernanira eta galdetu Mixerikordian artuko al nauten-edo, irurogei urte badauzkatela-ta?

Ala, joan zan Juan Mari Ernanira eta baietz esan diote, adin orrekin eta bertako semea danez (Ereñozun jaioa bai zan Txirrita) nai duanean joateko. Etxera etorri danean Juan Marik Txirritari:

-Izan naut Ernanin da baietz, nai dekenean joateko.

-Uste al dek ni Mixerikordira noala?

-Zertarako esan didak bada orduan?

-Jendearen borondatea ikusteagatik!

Izandu zan Txirritaren erantzuna.


Oarra: Jose Ramon Erauskin Lujanbio, Txirritaren illobak idatzia Txirritaren libururako.

Pentsatzekoa danez, anaiaren etxean etzaukan ixtimazio geiegi Txirritak;eta anaiari izketa oiek egiterako tratoa eginda izango zala arrebarekin.

Zenbat orrelako istori eta gertakizun zaarran da gaztean artean? Kontuak-kontu eta ipuiak-ipui, maldan bera bota gabe libratu gaitezela beintzat.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902