Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Bertso kontuak’ egitasmoa izango da hilaren 9an Deban

Zubeltzu bertso-paper lehiaketaren sariak banatu ondoren, bertso-triki-txikiteoa eta bertso afaria izango dira herrian

Domingo, 3 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:14h

deba- Bertsolaritza gustoko duten guztiek Debako Udalak antolatzen duen Bertso kontuak egitasmoaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren larunbatean, hilaren 9an.

Gipuzkoako Bertsozale elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin prestatutako egitarauri hasiera emateko Zubeltzu, VII. bertso-paper lehiaketaren sariak banatuko dituzte Agirre jauregiko Ispiluen gelan (19.00etan).

Sari banaketaren ondoren, herritarrek eta nahi duten bisitari guztiek Errima frustratuen klubeko kideen eskutik burutuko den bertso-triki-txikiteo batean parte hartuko ahalko dute, erdiguneko tabernetan zehar, hain zuzen ere.

Aurtengo Bertso kontuak programari amaiera emateko bertso afaria izango da (21.30ean) Txomin jatetxean. Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsolarien partaidetzarekin burutuko den afari horretan parte hartzeko interesa dutenek datorren asteartera arte eman dezakete izena Turismo bulegoan.

Bertso afariaren prezioa 20 eurokoa da horren barruan “afaria, postrea eta kafea” sartuko da.

Udaleko Euskara sailak herritarrak animatu nahi ditu datorren larunbaterako antolatutako ekitaldietan parte hartzera. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902