Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bilbao Mendi Film jaialdiko onena ikusgai izango da Hondarribian

Salgai daude, hiru eurotan, ostegunean eta ostiralean 20.00etan Itsas Etxean egingo diren bi saioetarako sarrerak

Domingo, 3 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:14h

hondarribia- Bere arloan munduko hoberenen artean dagoen Bilbao Mendi Film jaialdiak, Euskal Herriko txoko desberdinetara honen edizio bakoitzean erakutsitako film sorta eraman ohi duen Mendi Tourra Bidasora helduko da lehenengo aldiz, zehazki Hondarribira, datorren ostegunean eta ostiralean, 20.00etatik aurrera, Itsas Etxea auditoriumean egingo diren bi emanaldirekin.

Blbao Mendi Film jaialdiko zuzendari Baraiazarra “oso pozik” agertu da aste honetan egin den Hondarribia Mendi Tour honen aurkezpenean eta “eskerrak” eman dizkio Hondarribiko Udalari “jaialdiko film sorta bat lehenengo aldiz Bidasora ekartzeko aukerarengatik”.

sei lanJuan Luis Silanes, Kultura eta Kiroletako zinegotziarekin batera eginiko agerraldian, Baraiazarrak ostegunean eta ostiralean Hondarribira “abentura erronkak, paisaiak, natura, alpinismoa edo eskaladaz gain, gizatasuna ere biziki islatzen duten sei lan” ekarriko dituztela esan du.

Ostegunean, Tashi and the monk, Eclipse eta A line across the sky(Bilbao Mendi Filmeko azkenedizioan eskaladako film onenabezala aukeratua izan zena) ikusiko dira.

Ostiralean aldiz, 20.00etan hasita ere bai, 2T on Chamlang (Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak egindako Wopeak espedizioa islatzen duen filma), 55 hours in Mexico eta Jeff Lowe´s metanoia (jaialdian ikuslegoaren saria irabazitakoa) emango dira.

Bi emanaldietarako sarrerak salgai daude, hiru eurotan, Kutxabanken bitartez, Interneten, eta Arma Plazako turismo bulegoan. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902