Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Podemosen ‘Valentzianoa’

Bingen. Zupiria - Domingo, 3 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Bazkalondoan hainbat tokitan hartzen den freskagarri alkoholduna da valentzianoa, batzuk postre modura eska-tzen dutena. Berez testura eta izaera ezberdinak dituzten hiru elementu nahasten ditu: laranjak fruta-zaporea ematen dio;bainilazko izozkiak, tenperatura freskoa eta kremaren sendotasuna;eta Gran Marnier likorrak, bizigarria. Normalean, plater nagusiak amaitutakoan hartzen da. Podemoseko nagusiak, orain arteko beste aukera guztiek huts egin ondoren, balentziar erara prestatutako gobernua egitea proposatu du, baina ez digu esan zer funtziotan ikusten duen bere burua: laranja, izozkia edo bizigarria. Valentziako autonomi erkidegoko gobernuari Ximo Puig presidenteak eta PSOEk ematen diote gorputza, eta Monica Oltra eta Compromis alderdikoek kolorea eta zaporea, elkarrekin osa-tzen duten koalizioan, baina ez dago Podemosik. Iglesiasen alderdikideek nahiago izan zuten parlamentuan geratzea agintean nahastu gabe. Gobernu-erabakietan zikindu beharrean besteek hartutako erabakien kontrolatzaile bezala ikusten dute beren alderdia. Operazio politiko valentziarraren zaintzaile eta begirale garbiak dira, alegia, besteek gauzak ongi egin ditzaten bermea eta giltza. Susmoa daukat hori bera dela Sánchezi Madrilerako planteatu diona, Gobernuan erantzukizunik hartu ez eta Parlamentutik baldintzatzea bestearen gobernugintza. Podemosek orain arte ez du inon gobernu-erantzukizunik hartu nahi izan eta orain ere ezezkoan daudela esango nuke, valentziano moduan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902