Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gurasoentzako saio berriak antolatu dituzte Azpeitian

Haur eta gazteen gurasoentzako eskoletan aritzeko izena hilaren 7ra arte eman daiteke

Sábado, 2 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

azpeitia- Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak 8-15 eta 16-20 urte bitarteko gazteen gurasoei zuzendutako eskolak abiatuko ditu hilabete honetan;beti ere, “seme-alaben heziketarako lagungarri izan daitezkeen tresnak ezagutzera emateko helburuarekin”. Aurtengo saioetan Elkar-erantzunkizunean eta berdintasunean bizi gaia jorratuko da eta Izar Arregi psikologoak zuzenduko ditu.

Bi eskoletako gaia bera izango bada ere, adinaren arabera egokitutako saioak izango dira. Guztira 6 saio izango ditu ikastaro bakoitzak eta apirilaren 11tik maiatzaren 16ra bitartean burutuko dira. Saioak astelehenetan izango dira eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 7ra arte eman dezakete izena Gizarte Zerbitzuetan (943 157 192 telefonoa). Saioen prezioa 10 eurokoa da. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902