Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hitzaldi-sorta antolatu du hil honetarako Tolosako EH Bilduk

Gaurkotasuneko gaien inguruko hausnarketa sustatu nahi dute eta lehenengo hitzaldia hurrengo ostegunean izango da

Sábado, 2 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Tolosa- Tolosako EH Bilduk zeresana duten gaurkotasuneko gaien inguruako hitzaldi-sorta antolatu du hil honetarako. Saio guztiak asteazkenean eta kultur etxean izango dira 19.30ean, lehenengoa izan ezik, hurrengo astekoa;ostegunean izango baita.

Aldaketa politikoa eta soziala burujabetzaren eta justizia sozialaren gainean eraikitzeko bidean, Nazioarteko eta Euskal Herrian eragina duten gaiak jarriko dira mahai gainean bost hitzaldietan zehar: Estatugintza eta burujabetza, elikadura burujabetza, TTIP, Europako migrazio politika eta Arabiar Udaberria. Herritarrek adituengandik informatzeko aukera izango dute, hausnarketara bultzatuz.

Hurrengo osteguneko TTIP: herrien burujabetzaren aurkako akordioa izenekohitzaldian Josep Manuel Busqueta eta Jone Etxeberriaren mintzatuko dira. Busqueta ekonomialari, gozogile eta idazle kataluniarra da. CUPeko diputatu ohia da eta Seminari d´Economia Crítica Taifa-ko kidea. Etxeberriak, berriz, Filosofia ikasketak ditu eta Sorturen sozio-ekonomia arloko arduraduna da.

Datorren asteetako hitzaldien izenburuak honakoak dira: Arabiar udaberria: Liluratik etsipenera, Europar kontraesana: Migrazio politika, Elikadura burujabetza, Eskola jantokiak, aukera berriak eta Estatua eskura. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902