Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udaberriko Lore eta Landareen azoka, bihar goizean Zarautzen

10.00etatik 14.00etara izango da Zigordia kalean, eta bertako eta kanpoko saltzaileak egongo dira

A.R - 2016(e)ko apirilaren 1a, ostirala - 09:03etan eguneratua

Zarautz - Udaberrian sartu garen honetan, Zarauzko Udalak eta Dekolore elkarteak Udaberriko Loreen eta Landareen azoka antolatu dute, zortzigarren urtez, bihar goizerako. Aukera ezinhobea izango da, beraz, balkoiak eta etxe inguruak apaintzeko.

Goizeko 10.00etan hasiko da azoka Zigordia kalean, eta eguerdiko 14.00ak arte iraungo duen azoka honetan bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira, lore eta landare aukera zabala eskaintzeko: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... Bertan izango dira salgai, baita ere, landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu ere;hala nola, xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak.

Azoka hauek arrakasta handia izaten dute eta herritarrai erosketa gune egoki bat eskaintzeaz gain, ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen zaio. Hori dela eta, Zarauzko Udalak azoka hauek sustatu nahi ditu. Izan ere, azokak, gure kulturan oso txertatuta dauden ekimenak dira. Betidanik, baserritarrek eta artisauek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan, eta modu honetan, harreman zuzena sortzen da kontsumitzailearen eta ekoizlearen artean, eta konfiantza ere areagotu egiten da saltzaile eta kontsumitzailearen artean. Zarauzko Udalak, beraz, zarauztar guztiak animatu nahi ditu azokara hurbiltzera. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902