Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Matrikula soilik irakurtzen dute”

Getariako Udalak Harritarteko funtzionamendua zaintzeko jarri ditu sentsore-kamarak

Ane Roteta - Viernes, 1 de Abril de 2016 - Actualizado a las 09:00h

Sentsore-kamara berriak jarri dituzte Getariako Kale Nagusian.

Galería Noticia

Sentsore-kamara berriak jarri dituzte Getariako Kale Nagusian.

Getaria - Martxoaren erdialdean Getariako udal eraikineko fatxadan sentsore-kamarak jarri ziren Kale Nagusian, Harritarteko aparkalekua nolabait kontrolatzeko, eta herritarren artean sortutako zeresanaren aurrean, Getariako udal gobernuak argibideak eman nahi izan ditu. "Alde Zaharreko trafiko- eta mugikortasun-arazoak ez dira gauza berriak: Harritarteko aparkalekuan gehienezko denbora-muga pasatzen duten autoak, udaltzainik ez dagoenean egiten den erabilera okerra, banaketan ari diren furgoneten gaineko kontrola, motoen joan-etorriak edozein norabide eta ordutan... Arazo horiek guztiek herriko funtzionamendu egokia eragozten dute mugikortasunari dagokionez", adierazi dute udaleko ordezkariek.

Matrikulak irakurtzeko Hala, arazo horiei irtenbidea emateko asmoz, Harritarteko gunea zain-tzeko proiektua lantzen ari da Udala, eta kamara horiek argazki bidez ibilgailuen matrikulak irakurriko dituzte. "Ibilgailuen matrikula soilik irakurtzen dute, ez dira kamara grabagailuak eta ez dute inoren eta ezeren irudirik grabatzen", zehaztu dute. Modu honetan, automatikoki kontrolatuko dira aparkalekura sar-tzen diren autoak zenbat denbora egoten diren, banaketa-lanetan dabiltzanak diren, eta baimenduak edo auzotarrak diren... "Aparkalekuaren funtzionamendu egokia lortzea da helburua, herritarren onurarako", azpimarratu dute.

Getaria Smart City (Herri Adimen-tsua) proiektuaren baitan dago neurria, eta horrek, besteak beste, zenbait aukera ematen ditu;hala nola, herritar eta bisitariek wifi sarea erabili ahal izatea, eta airearen eta itsasoko uraren kalitatea, herriko hainbat gunetako zarata-maila edota ur zikinen kalitatea neurtu ahal izatea.

Esan bezala, proiektua lantzen ari dira, eta hurrengo asteetan hainbat proba egingo dituzte funtzionamendurik egokiena lortzeko asmoz, eta dena delako sistema martxan jarri aurretik "beharrezko azalpenak" e,mango dituztela argi utzi nahi izan dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902