Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irakurketa bultzatzeko kanpaina, lau herritan

Lazkao, Legazpi, Ordizia eta Zaldibiak Euskaltzaleen Topagunearen ekimen honekin bat egin dute

2016(e)ko apirilaren 1a, ostirala - 06:14etan eguneratua

ordizia- Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren 10. edizioa antolatu du eta Goierri eta Urola Garaiko lau herrik ekimen honekin bat egin dute. Lazkao, Legazpi, Ordizia eta Zaldibiak, hain zuzen ere. Egitasmo honen helburua irakurzaletasuna bultzatzea da.

Ekimen hau euskaltzale elkarte, liburutegi eta liburu-dendek elkarrekin antolatzen dute. Gaur hasiko da eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da, Hegoaldeko 50 herritan. Aurtengo berrikuntza nagusia Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak 50 liburu gomendio egin dituela da.

Kanpaina honetan parte har-tzeko hiru pauso eman behar dira. Lehenengoa euskaraz irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu behar da. Liburuaz gozatu ondoren, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete behar da: zein izan den irakurritako liburua eta berari buruzko iritzia. Fitxa hori bete ondoren, liburuzainak erosketa-txekea emango dio parte hartzaileari, hitzartutako liburu-dendan erabiltzeko.

%35eko deskontua Azken pausoa liburua oparitzea da: lagun bati, senitarteko bati edo norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketa-txekeak euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango dio parte hartzaileari. Txekeak liburu-dendan erabiltzeko epea ekainaren 11 artekoa izango da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902