Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Eskerrik asko neskak, galtzeari irabaztearen duintasuna emateagatik

Esti Elduaien Azpeitiko Kirol zinegotzia - 2016(e)ko apirilaren 1a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Sailkapenean azkenak izan dira;ez dute mailari eustea lortu eta bi partida bakarrik irabazi dituzte. Gaur egun kirol emaitzak neurtzeko erabiltzen diren neurgailu hotz eta zorrotzak kontuan hartuta, porrotaren argazki garbi lirateke askorentzat. Baina zer diren gauzak, miresmenaren isla bihurtu dira gurean, begiratu eta ispiluaren beste aldean ikusi nahi dugunaren eredu.

Eskerrikasko, Iraurgi Saskibaloi taldeko neskak, irabaztea markagailuan aurretik jartzea baino askoz gehiago dela erakusteagatik: handien erreinuan txiki izanagatik, indartsuenen pare borrokatuta zarete, azken segundora arte amorerik eman gabe, eta horrekin galtzearen iluntasuna garaipenaren loria bezain distiratsu bihurtu duzue. Eta hori bereziki da eskertzekoa kirolaren berezko balioak ezkutuka dabiltzan garai hauetan.

Eskerrak bai, emakumezkoen kirolak gizonezkoena bezain ikusgarria dela erakusteagatik: kiroldegiko harmailak goraino bete dituzue, astea joan astea etorri, ume, gazte, heldu zein adineko erakarrita, eta guztiek ikusi dute zuekin ere gozatu daitekeela ikuskizunaz. Eta horrekin herriko nesken erreferente bihurtu zarete, kirolean segizioa eta ispilua badutela erakutsita. Bigarren bazterrean dagoen emakumezkoen kirola lehen planora ekartzea ia ezinezkoa izan arren, hori ere lortu duzue.

Eta eskerrak, bai, Azpeitia eta azpeitiarron izena eta izana umiltasunez, baina harro, zabaldu eta erakusteagatik. Maila gorenean arituta, maila gorenera zabaldu duzue gure herria ere, eta horri esker, gehiago eta hobeto ezagutuko gaituzte, balio egokiei lotuta.

Historia egin duzue, mailarik gorenean jokatu eta lehiatzeagatik;eta historia, markagailuaren loria hotzaz haratago, galtzeari irabaztearen duintasuna emateagatik. Hori da zuen garaikurra, hori, zuen txapela, guk guztiok ondo enmarkatuta gordeko duguna.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902