Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
komedia

Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak "Erdibana" daramate Bermeora

EP - 2016(e)ko apirilaren 1a, ostirala - 11:32etan eguneratua

Jose Ramon Soroizen eta Iker Galartzaren "Erdibana"

Jose Ramon Soroizen eta Iker Galartzaren "Erdibana"

Galería Noticia

Jose Ramon Soroizen eta Iker Galartzaren "Erdibana"

BILBAO. Txalo Produkzioak konpainiaren "Erdibana" komedia ikusteko aukera  izango da ostiral honetan, apirilaren 1ean, Bermeoko Kafe Antzokian, 21:00etatik aurrera. Begoña Bilbaok zuzentzen duen antzezlaneko protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza dira, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.

Lan honetan, ama batek enbolia eta gripea ditu, baina hiltzeko oso gogo gutxi. Bi seme ditu: batetik, 45 urteko semea, gainbeheran dagoen enpresa baten jabea da, eta bestetik, ama zaintzen duen 38 urteko semea, egunero bainatzen, orrazten eta ia hilten duena.

Jehovaren lekuko batek asteazkenero bisitatzen ditu. Amak aurrezki libreta asko dauzka, baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina nahitaez saldu beharra izango dute eta, gauaren erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan aterako dira pixkanaka. Komedia "eder eta bereziak" barre egiteko aukera eskainiko duela adierazi du Bermeoko Udalak.

Sarrerak 8 euroan erosi daitezke Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, BBK-ko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean;gazte, adineko, elbarri eta langabeek %25eko deskontua dute leihatilan erosita.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902