Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Telmoei ekiteko prest, bihar hasiko da festa Zumaian

Kalejirak, dantzaldiak, kontzertuak eta Haurren Danborrada izango dira asteburuan zehar

Ane Roteta - 2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 08:40etan eguneratua

Haur danborradako txikienak karroza gainean, duela urte batzuetako santelmoetan. Foto: Ainara Lozano

Galería Noticia

Haur danborradako txikienak karroza gainean, duela urte batzuetako santelmoetan. Foto: Ainara Lozano

2 Ane Roteta
Zumaia - Urte bete pasatu da eta berriro ere iritsi da zumaiarrek horrenbeste espero dituzten egunak. Dena prest dago dagoeneko Zumaian eta bihar emango diote hasiera San Telmo jaiei. Ohi bezala, hurrengo astebururura arte luzatuko dira festak. Hala, arrantzaleen patroiaren omenez ekitaldi ugari izango dira bihartik hasi eta datorren apirilaren 10a bitarte.
Aurtengo jaiak San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren kantu kalejirarekin hasiko dira 19.00etan, eta ondoren, ohi bezala, bertsolariak izango dira Aita Marin, 22.30ean. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran eta Jon Maia izango dira oholtzan, eta Unai Manterola izango da gai-jartzailea. Txosna eremuan ere, noski, ez da jai giroa faltako, eta 22.30etik aurrera The Sinbusters eta Salda Mr. Dubbin taldeen kontzertuak izango dira.
Larunbatean ere egitarau bete betea dator, eta 11.00etan hasiko da festa giroa Udal Txistulari Bandaren kalejirarekin. Ondoren, San Telmo ermita inguruan txupinazoak jaiei hasiera emango die (12.00). Horretaz gain, tripak betetzeko aukera ere izango da Itxas Gain elkarteak antolatutako hamaiketakoarekin, eta tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta eta Musika Eskolako trikitilarien saioak izango dira. Behin indarrak hartuta, Sambatuakekin batukada kalejira izango da 12.15ean eta Musika Eskolako haurrek euskal dantzen ikuskizuna emango dute;hain zuzen ere, 13.00etan Ondartxo plazan. Ordu berean, Eusebio Gurrutxaga plazan, Incansables txaranga egongo da, eta txaranga berak 18.30ean ekingo dio berriro ere jai giroari Erriberatik hasita. Ohi bezala, herri bazkaria egiteko denbora ere izango da, 14.30ean Torreberrin, eta 18.00etan Odietan Sardina Frexkue haurrentzako jaialdia eskainiko da. Larunbatean ere txosna gunean kontzertuak izango dira 22.30etik aurrera eta honakoak izango dira taldeak: Nekez, Voltaia eta Sumisión City Blues. Bestalde, Bide Batez-ekin ere dantzaldia izango da kofradian, ordu berean.
Igandean ere goiz ekingo diote festari, eta 11.30ean hamaiketakoa emango diete itsas-gizon zaharrei. Bestalde, 11.00etatik 14.00etara Oxford aretoan Santelmotako XVIII. Scalextric txapelketa izango da, eta musikak, noski, alaituko du goiza. Hala, 11.30ean, Maddalen eta Jagoba trikitilariak izango dira, eta Trikitxas bikotearekin kalejira ere izango da, 12.30ean eta 18.00etan. Baina eguneko ekitaldirik garrantzitsuena Haurren Danborrada izango da, eta 12.00etan aterako da Sagarbide ikastetxetik. Gainera, danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Arratsaldean, berriz, buruhandi eta erraldoiak eta kalejirak izango dira eta gauean, Guri 5! taldearen kontzertua eta Danborrada Berezia, eta kofradian ere dantzaldia izango da Drindots taldearekin. Eta asteburu indartsu honen ostean, astelehenean helduko da San Telmo egun handia, ohiko prozesioarekin


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902