Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getariako II. Triatloiko izen-ematea, zabalik

Apirilaren 30ean jokatuko da proba eta parte-hartzaileek apirilaren 24a arte eman ahal izango dute izena

A.R - 2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 08:44etan eguneratua

Getaria - Getariako GetaiTri taldeak antolatuta, aurten bigarren urtez jokatuko da Getariako Triatloia. Hain zuzen, apirilaren 30ean 16.00etan lehiatuko da proba eta, gehienez, 400 pertsonek hartu ahal izango dute parte. Emakumeak 16.00etan aterako dira, eta gizonezkoak, berriz, 16.10ean. Kadete mailatik aurrerakoek har dezakete parte triatloian, eta hauek izango dira egin beharreko distantziak: 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan, eta 5 kilometro korrika. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta datorren apirilaren 24ko 23.00ak arte eman ahal izango dute izena proban parte hartu nahi dutenek triatloi.org webgunean.
Sariak lehen hiruentzat Gizonezko zein emakumezkoentzat sari berdinak egongo dira eta kategoria guztietako garaileek garaikorra irabaziko dute. Horretaz gain, lehenak 300 euro irabaziko ditu, bigarrenak 200, eta hirugarrenak, berriz, 100. Gainera, lehen 5 sailkatuek doako dortsala edukiko dute hurrengo edizioan.
Dortsalen banaketa 12.00etatik 15.00etara izango da Getariako Gurrutze Goriarren parean. Bestalde, boxak 14.00etan irekiko dira eta 15.45ean itxiko dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902