Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Anoetako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute

Festetako egitarauaren liburuxkaren azala egiteko ere erabiliko da eta bi sari banatuko ditu Udalak

2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Anoeta- Anoetako Korpus jaietako kartela eta egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak. Lanak aurkezteko epea datorren apirilaren 18an amaituko da.

Aurten ere bi sari banatuko dituzte. Alde batetik, ikastolako parte hartzaileentzat Kuku-Loren erosteko 40 euroko bonoa izango da eta gainontzekoentzat, berriz, 120 euroko saria izango da kartel egilearen-tzat. Bi kartel saridunak azalduko dira aurtengo festetako aldizkarian, bat azalean eta bestea barruko orrialdeetan. Gainera, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat antolatuko ahal izango du jai ba-tzordeak.

Kartelak karratuak izan beharko dute eta gehienez neurri hauetakoak: 29,7 zentimetro x 29,7 zentimetro. Teknikari dagokionez, librea izango da, hau da, eskuz egindako marrazkiak, akuarelaz egindakoak eta abar onartuko dira. Era berean, formatu digitalean ere aurkez daitezke. Azken kasu honetan gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa izan beharko dute, eta JPG formatuan aurkeztuko dira. Lan guztiak koloretan aurkeztuko dira, originalak, eta beste inon ez aurkeztutakoak eta kartelean ondorengo testuak agertu beharko du: Anoetako Jaiak 2016.

Pertsona bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Lanak udaletxean edo liburutegian aurkeztu beharko dira. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902