Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Itsasoak idatzi du historia

Itaia kolektiboak Pasai Donibaneko ondare kulturala eta iragana balorean jartzeko, epe luzera begira, ‘Iparra’ egitasmoa sortu du eta honen barruan, ekainera arte, ‘Itsasoari begira’ programa berezia antolatu du.

Erreportajea Aitziber Muga. Argazkiak Itaia kolektiboa - 2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Hilabete honetan burutu den Argazki Rallya.

Hilabete honetan burutu den Argazki Rallya.

Galería Noticia

Hilabete honetan burutu den Argazki Rallya.

Donibaneko Itaia Kolektiboak hiru urte luze daramatza barrutiko aisialdia eta bizitza kulturala suspertzen, San Juango historia eta euskal ohiturak berreskuratzen dituen bitartean.

Gauzak horrela, aurten pauso berri bat eman nahi izan dute eta epe luzera Iparra egitasmoa abian jarri du.

Ekimen honen baitan martxoa eta ekaina bitartean, Donibaneko iragan arrantzalearekin lotura duten ekintzak antolatu dituzte Itsasoari begira izenburupean. Dagoeneko gaitzat itsasoa eta Donibane zuen haurrentzako argazki rallya ospatu zen hilaren erdialdean eta eguraldia lagun izan ez bazuten ere, haur eta guraso ugarik parte hartu zuten.

Bestalde, Herritarrak itsasoari begira ekintzari esker, herriko hamar komertzioetan hamar argazkilari profesionalek edo barrutiarekin lotura duten argazkilari afizionatuek Donibaneri buruzko irudiak ipini dituzte.

Joseba Imanol Santosek Centi supermerkatuan, José Ramón Garmendiak Irune okindegian, Edurne Erkiziak Xabiker harategian, Juanfran Cuadradok Juandanburun, Mendi Urruzunok Bare-Baren, Kepa Puyk Arrillagan, Olatz Salaberriak Ingrid ileapaindegian, Asier Alfonsok Garayar ileapaindegian, Andoni Novok Iciar tabernan eta Peio Etxeberria Etxekarrek Pari Berrin erakusketa antolatu dute.

Udara arte oraindik ekimen ugari aurreikusita daude. Esaterako, haurrekin arrantza saioa prestatu dute Aste Santua igarota. Zizareak hartuko dituzte, salabardoak eraikiko dituzte eta ondoren arrantza egingo dute.

Bestalde, Donibaneko ondare historikoaren berri emateko eta hau balorean jartzeko bisita gidatuak egingo dituzte, haurrekin ipar-orra-tzak egin eta erabiltzen ikasteko tailerra burutuko da, itsasoari lotuta bizi izan direnen testigantzak entzuteko aukera izango da, badiako Zamakona eta Albaola ontzioletara bisita egingo dute eta azkenik mendi txango bat antolatu dute Zumaiako flyschera eta ondoren Getariako faroa bisitatuko dute.

“Sanjuandarrak harro gaude kostaldeko herri arrantzale honetan bizitzeaz, baina argi dago harrotasun hori ez dela gaur egungo errealitatea, iraganean eman zen errealitate baten ondorioa baizik”, adierazi dute Itaiako kideek.

“Gutako gutxik egiten dugu lan itsasoaren inguruan, baina denok dugu familian marinel, itsasontziko patroi, mekaniko nabal bat, saregile edota itsasontziko eraikuntzan, mantenuan edo kofradian lan egiten zuen norbait”, nabarmendu dute.

“Gizarteko modelo berriek errealitate honetatik gero eta urrunago jarriko gaituzte eta beranduegi izan aurretik Itaiak Donibanen bizi garen hiru belaunaldien arteko informazio truke bat bultzatu nahi du”, ziurtatu dute. “Eta hau guztia nola? Bada, sanjuandar batetik bestera. Bakoitzaren aportazio txikitik herritarren aberastasunera”, gaineratu dute eta hauItsasoari begira programarekin lortuko da.

Izan ere, Iparra egitasmoak lau zutabetan oinarritzen da: herri nortasun bat, sanjuandarrek egiten dutelako Donibane;auzolana, lan egiteko modu bat non norberak lan txiki batekin ekimen handi batean esku hartzea;antolaketa modu bat kolektibo formatuan, perfil oso desberdinak proiektu berean aportazioak egitea eta jakinmina;“Donibane gure herria da eta ondo ezagutu nahi dugu zer garen eta nola iritsi garen hona”, azaldu dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902