Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aste Santuan bisitarien kopuruak %20 gora egin du

Ostatuen okupazioa %88,17koa izan da eta 3.800 lagunetik gora pasa dira Turismo bulegoetatik

2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 06:10etan eguneratua

irun- “Aste Santuan Irun eta Hondarribiko Turismo bulegoetatik pasa diren bisitarien kopuruak %20an gora egin du iazko urteko datuekin alderatuta”, Bidasoa Bizirik garapen agentziaren Turismo sailak aditzera eman duenez.

Zehazki, eta guztira, ”3800 bisitari inguru pasa dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik, Aste Santuko oporretan zehar. Horietatik, 3.665 hartu dituzte Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetan, eta 135, berriz, Irungo Luis Marianokoan;honek, iazko 3.155 bisitariren kopuruaren aldean, %20 inguruko hazkundea” suposatzen duela esan du Bidasoa Bizirikek datuekin bidalitako oharrean.

jatorriaJatorriari begiratuta, “Hondarribian hartutako bisitari gehienak Euskaditik, Kataluniatik, Madrildik, Aragoitik, Nafarroatik, Galiziatik eta Valentziako Erkidegotik” iritsi direla azaldu du Bidasoa Bizirikek.

Irunen ere nabarmena da estatuko beste lekuetatik hurbildutako bisitarien kopurua eta Luis Marianoko bulegoan batez ere “Kataluniako, Madrilgo eta Aragoiko bisitariak” hartu dituztela gaineratu dute.

Bestalde, Aste Santuko egunetan zabalik egon den Lapurriturriko informazio gunean 147 lagun hartu dituzte, joan den urtean baino 13 gehiago.

“Datu guzti horiek turismo bulegoetara kontsultaren bat egitera hurbildu diren bisitarien interesa erakusten dute. Hala ere, kontuan hartu behar da online bide ezberdinen bidez, jende askok elkarbanatu dituela Bidasoa eskualdean izandako esperientziak, argazkien edo iruzkinen bidez”, esan du Bidasoa Bizirikeko Turismo sailak bere oharrean.

ostatuen okupazioaOstatuen okupazioari dagokionean, Bidasoa eskualdeko hotelek %88,17a gainditu dute Aste Santuko jai egunetan. Zehazki, “Hondarribian, hoteletako okupazioa %88,14koa izan da. 784 geletatik 691 egon dira beteta. Irunen, hoteletako okupazioa %87,84koa izan da, 2188 geletatik 1922 okupatu dituztelarik bisitariek”.

Eskualdeko nekazlalturismo establezimenduak aldiz “%100eko okupaziotik gertu” ibili direla esan du Bidasoa Bizirikek. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902