Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Erredakzio mahaia

Ohea egitea

Jurdan Arretxe - 2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Politika aterik gabeko futbola bihurtu zaigu. Eiffelik gabeko Paris eta gobernurik gabeko Alemania. Adarrik gabeko zezen azala. Nafarroarik gabeko Euskal Herria (Euskal Herririk gabeko Nafarroa?). Paperik gabeko kioskoa eta komunak. Ginebrarik gabeko tonika. Bikoterik gabeko txortaldia. Politak akaso, baina iraultzarik gabeko iraultzarako deiak bezain antzuak. Eta iraultzarako dei asko egin dira. Ekonomian, kiroletan, kulturan eta gizartean. Noski, politikan ere. Iraultza eta aldaketa eskaleak non-nahi daude. Ziurrenik orrialde hauetan ere bai. Tentuz ibili, baina, ez baita berdin iraultzaren beharraz mintzatzea eta egitea. Iraultza etorriko den, ekarriko duten, egingo dugun, ordea, ikusteko dago. Futbolean golak sartu behar baitira irabazteko, Parisek dorrea eta Alemaniak ordena behar dituzten eran. Zezenak, eta ez soilik haiek, adarrik gabe ez baitira zezenak. Nafarroarik gabeko Euskal Herria zer den ezaguna zaigu, baina. Papera oraindik beharrezkoa dugu ginebrarik gabeko tonikak ajeari buelta ematen laguntzen duen moduan. Eta txortaldia? Ohea egitean datza benetako iraultza ohea desegiten soilik dakienarentzat. Politika egiteak, dantzatzeak bezala, ez luke hain zaila izan behar. Behin noren musika jarraitu behar den jakinda.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902