Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Non daude liderrak?

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 06:10etan eguneratua

batzuk gehiago izan direla uste badute ere, Mariano Rajoyk lau urte darama-tza Moncloan. Eta lau urte horietan, guztietan, ez du lortu Estatuaren defizita Bruselak agindutakora mugatzea. Krisia edo ez krisia, Espainiak urtez urte, daukana baino diru gehiago gastatzen du. Eta, beste biderik topatzen ez duenez, falta zaion diru hori eskatu egin behar izaten du. Zorra, beraz, gero eta handiagoa da. Zerbitzu sozialak murrizteak, langile publikoei soldatak jaisteak, arazoak zituzten bankuei dirutza ikaragarriak musu truk emateak...horiek denek ez dute ezer konpondu. Espainiaren diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak dira gaur, orain lau urte bezala.

Zorra handitzea ez da, berez, txarra. Zorpetu eta horren ordez, familia gehienek egiten duten moduan, etxe bat lortzen baduzu, antola zaitezke zorra ordaintzeko, baina eskura duzu etxekoak aterpean zaintzeko ondasun bat. Estatu bat zorpetu bada, baina horren ondorioz errepide edo ospitale hobeak baldin badauzka, zorrak izan dezake zentzuren bat. Baina Espainian hobetu den bakarra, aberatsen eta gainerakoen arteko aldea da. Aberatsak gero eta aberatsago (eta zerga gutxiago ordainduz), eta beste guztiak, gero eta pobreago.

Kontua da Espainiako gobernu berria osatzeko saioetan, su-artifizial askoren artean, aktore politikoek pentsatu dutela garia bateko Floren-tzian bizi direla, eta lore-jokoetarako prest daudela herritarrak. Urkullu lehendakariak esan du Espainian gobernu egonkorrik ez egoteak EAEn ere baduela eragina. Baina gobernu egonkor bat ez da ekonomiaren osasunaren erakusle (argi asko gelditu zen hori Belgikan: hazkunde sendoak gobernurik gabe egon zirenean). Egonkortasuna baino gehiago, sendotasuna behar da, benetako lidergoa. 20 urte barru non egon nahi duen argi edukiko duen gobernua, eta ez olatu eta haizeteek hara eta hona ibiliko dutena. Bestela, inoiz ez dute lortuko ez defizita zuzentzea, eta ez pilatutako zorra ordaintzen hastea. Eta ez beste gauza asko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902