Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
27an argitaratuko da

Lemmy Kilmister hil baino egun batzuk lehenago grabaturiko zuzenekoa kaleratuko du Motörhead taldeak

EUROPA PRESS - 2016(e)ko martxoaren 31a, osteguna - 14:08etan eguneratua

Galería Noticia

Motörhead taldeak 2015eko azaroaren 20an eta 21ean Municheko (Alemania) Zenith aretoan emandako kontzertuak modu profesionalean filmatu eta grabatu ziren, eta datorren maiatzaren 27an ofizialki argitaratuko dira.

BILBO. Zuzenekoaren izenburua "Clean Your Clock" izango da, eta binilo, CD, DVD+CD, Blu-ray gehi CD, digital, eta binilo, DVD eta CD izango dituen 'box set' formatuetan kaleratuko da. Oroitzapenezko domina bat izango duen 'box set' berezi bat ere izango da.

Kontzertuko abestiak hurrengoak dira: "Bomber", "Stay Clean", "Metropolis", "When The Sky Comes Looking For You", "Over The Top", "The Chase Is Better Than The Catch", "Lost Woman Blues", "Rock It", "Orgasmatron", "Doctor Rock", "Just 'Cos You Got The Power", "No Class", "Ace Of Spades", "Whorehouse Blues" eta "Overkill".

Motörhead taldeak 2015eko abenduaren 11n Berlinen eman zuen azken kontzertua baino egun batzuk lehenago izan ziren Munichekoak. Pixka bat geroago, abenduaren 28an, Lemmy Kilmister taldeko abeslari eta baxu jotzailea hil zen, minbiziaren ondorioz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902