Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Maiatzaren 15ean egingo da Zarauzko Iraupeneko V. Ibilaldia

Iraupen luzeko ibilbideaz gain, Ibilaldi Txikia eta Ttipi-Ttapa ere egin ahal izango dira

Ane Roteta - 2016(e)ko martxoaren 30a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Iraupeneko ibilaldiaren aurreko edizio baten irudia.

Galería Noticia

Iraupeneko ibilaldiaren aurreko edizio baten irudia.

Zarautz- Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, aurten Zarauzko Iraupeneko V. Ibilaldia egingo da datorren maiatzaren 15ean, eta hiru ibilbide desberdin izango dituzte aukeran mendizaleek. Batetik, 45 kilometroko ibilbidea izango da (Iraupeneko Ibilaldia), bestetik, 27,3 kilometrokoa (Ibilaldi Txikia), eta azkenik, 11,5 kilometrokoa (Ttipi- Ttapa).

Ibilbide luzeena 10 ordu ingurukoa izango da eta malda 2.350 metrokoa da. Gainera, proba Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien 15. zirkuiturako baliogarria izango da. Irteera goizeko 7.00etan izango da Zarauzko Zinema pilotaleku zaharretik. Hala, Zarauztik atera eta Garate Gaina (245m), Meaga (140m), Indamendi (462m), Urdaneta (358m), Altzola (75m), Santa Engrazia (502m), Komisiolatza (608m), Iturriotz (580m), Altzuruzelai (423m), Murugil (718m), Pagoetako gurutzea (676m), Laurgain (254m), Iturraran (176m), Agorregi (89m) eta Lukun (134m) zeharkatuko dituzte parte-hartzaileek.

Ibilaldi Txikia egiten dutenek, berriz, 27,3 kilometro egin beharko dituzte, eta ibilbideak, guztira, 1.340 metroko malda du. Parte-hartzaileak leku beretik aterako dira, Zinema pilotaleku zaharretik, baina ordu bete beranduago, hau da, 8.00etan, eta gutxi gorabehera, sei ordu inguruko iraupena izango du txangoak. Azkenik, Ttipi-Ttapa ibilaldia egiteko aukera ere izango da, eta hemen, guztira, 1.060 metro igo beharko dira. Ibilbide hau Urdanetatik hasiko da 10.00etan, eta 9.30ean aterako da autobusa Zarauztik irteera lekura joateko. Hori bai, autobus hori hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da, eta 9.00etatik 9.30erako tarte horretan jaso behar da kontrol txartela Zinema pilotaleku zaharrean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbide honen iraupena hiru ordu eta erdi eta lau ordu bitartekoa izango da.

Izen-emateakHiru ibilbide hauetakoren batean parte hartu nahi dutenek apirilaren 5etik aurrera eman ahal izango dute izena, maiatzaren 12a arte, zirkuitua.com webgunean. Gune batzuetan frutak, fruitu lehorrak, freskagarriak eta abar jarriko dituzte, eta amaieran, dutxa zerbi-tzua egongo da.

Bestalde, Pagoeta Mendizale Elkarteak adierazi duenez, egun hori aurrera eramateko boluntarioak beharko dira, bai ekitaldiaren bezperan bai egunean bertan ere, goizeko 6.00etatik arratsaldeko 19.00-20.00ak bitartean, ordutegi desberdinetan eta lan desberdinak egiteko. Laguntzeko prest dagoenak elkartearekin jarri beharko du harremanetan, pagoetaibilaldia@gmail.com helbidera idatziz, edo 943 132 911 telefonora deituz, astelehen eta ostegunetan, 20.00etatik 21.00etara.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902