Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Fernando Amezketarra bertso sariketa, abiatzear

Harituz Bertsozale Taldeak lehen aldiz antolatu du apirilaren 8an Asteasun hasiko den egitasmoa

Miércoles, 30 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Asteasu- Harituz Bertsozale Taldeak Fernando Amezketarra bertso sariketaren lehen edizioa antolatu du apirilerako. Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak, hau da, bi kanporaketa eta finala.

Sariketaren bereizgarria Fernandoren ekarpenetik dator, izan ere ariketa guztiak neurri txikian izango dira.

Hiru bertsolarik osatutako lau taldek hartuko dute parte. Lehen sariketa honetan talde hauek izango dira bertsotan: Goierriko bertso eskola (Gorka Maiz, Amaia Iturrioz eta Odei Lopez), Oñatiko bertso eskola (Maider Arregi, Egoitz Aizpuru eta Andoni Goitia), Hernaniko bertso eskola (Arnaitz Lasarte, Eli Pagola eta Oier Iurramendi) eta Erniarraizko bertso eskola (Eneritz Artetxe, Haritz Garmendia eta Aitor Salegi).

Egutegiari dagokionez, sariketaren lehen kanporaketa apirilaren 8an jokatuko da Asteasuko Iturriondo jatetxean eta bigarrena apirilaren 15ean, Berastegin. Final handia, aldiz, apirilaren 30ean izango da Amezketako Behar Zanan (saio bakoitzeko talde irabazlea). - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902