Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekainaren 12an

Sopelako Kosta Trail lasterketan on line izena emateko epea ostiralean irekiko da

Bildutako diruaren zati bat irabazi asmorik gabeko bi elkartetara bideratuko da

EP - 2016(e)ko martxoaren 30a, asteazkena - 11:17etan eguneratua

Kostra Trail

Kostra Trail webgunea

Galería Noticia

Kostra Trail

BILBAO. Kostra Trail lasterketaren hamaikagarren edizioan ekainaren 12an jokatuko da Sopelan, eta on line izena emateko epea zabalduko du ostiralean, apirilaren 1ean, www.kostatrail.com atarian. Lasterketaren antolakuntzak Sopelako Udalaren laguntza izango du beste behin, eta Forum Sport, Salomon eta Laboral Kutxaren babesa.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, 30 kilometroko mendi lasterketan edota 21 kilometroko mendiko maratoi erdian parte hartzeko, izen ematea on line bakarrik egin ahal izango da maiatzaren 8ra arte. Mendian federatuta daudenentzako prezioa 20 euro izango da, eta federatuta ez daudenentzako 25 euro. Maratoi erdiaren kasuan, federatuentzat prezioa 17 euro da, eta ez federatuentzako 22 euro.

Halaber, ostiralean bertan irekiko da 20 kilometroko mendi ibilaldian eta 10 kilometroko familia ibilbidean parte hartzeko on line izena emateko epea, eta ekainaren 10ean itxiko da. Izen emate presentzialari dagokionez, Bizkaiko Forum Sport dendetan egin ahal izango da, maiatzaren 2tik ekainaren 10era arte, eta aldez aurretik apuntatu ez diren pertsonek, aurreikusi diren 3.500 plaza agortzen ez diren bitartean, Leioako Forum Sport Artea dendara hurbildu ahal izango dira ekainaren 9, 10 eta 11n, inskripzioak agortu arte behintzat. Bi ibilaldietan parte hartzeko prezioa bost euro izango da, eta dendan bertan eskudirutan edo banku transferentzia bidez ordaindu ahal izango da.

Izen ematearen zein proben inguruko bestelako informazioa  kontsultatzeko, interesatuek www.kostatrail.com webgunera jotzeko aukera dute. Era berean, Kosta Trail Facebook eta Twitter sare sozialetan ere dago, www.facebook.com/kostatrail eta @kostatrail kontuen bitartez.

"BI ALDIZ SOLIDARIO"

Nobedadeen artean, antolatzaileek azpimarratu dute aurtengo edizioa "bi aldiz solidario" izango dela, bildutako diruaren zati bat irabazi asmorik gabeko bi elkartetara bideratuko baita, alegia, ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartera (www.asvidia.org) eta ume minbizidunen eta hezurmuineko dohaintza hedapenaren aldeko La Cuadri del Hospi elkartera.

ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartearen kasuan, diru laguntza diabetesa duten pertsonek, gaixotasunaren egunerokotasunean kirola praktikatzeak suposatzen dituen erronka eta onurak modu praktikoan ikasteko bideratuko da.

Bestalde, La Cuadri del Hospi edo Ospitaleko lagunartea elkarteari dagokionez, dirua Leucemia Linfoblástica Aguda (LLA) delako gaixotasuna ikertzeko BioCruces erakundeak martxan jarritako proiektu bat finantzatzeko erabiliko da. Minbizia duten umeen herenari eragiten dion gaixotasuna da eta proiektuaren helburuei dagokionez, LLA duten gazte zein haurren erantzun immuneak hobeto ezagutzea eta markagailu berriak identifikatzea dira, gaixotasuna pairatzen duten pertsonen analisi eta jarraipen egokiagoak egiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902