Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Santi Zabaleta Orioko emakumezkoen traineruaren entrenatzaile berria

“Erronka garrantzitsua da niretzat, eta gogoz eta ilusio handiarekin nago”

Ane Roteta - 2016(e)ko martxoaren 29a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Santi Zabaleta, Orioko emakumezkoen traineruaren entrenatzaile berria.

Santi Zabaleta, Orioko emakumezkoen traineruaren entrenatzaile berria.

Galería Noticia

Santi Zabaleta, Orioko emakumezkoen traineruaren entrenatzaile berria.

Orio- Nola suertatu zaizu Orioko emakumezkoen traineruaren entrenatzaile izateko aukera?

-Duela bi aste Klaudio Etxeberriak utzi egingo zuela esan zuen, arrazoi pertsonalak zirela medio, eta kluba nirekin harremanetan jarri zen. Hala, beraiekin bildu nintzen eta gutxi gorabehera zer nahi zuten egin azaldu zidaten. Pentsatzeko denbora eskatu nien eta taldearekin egon nahi nuela ere esan nien, taldeak ze gogo dituen ikusi nahi nuelako. Gauzak horrela, taldearekin bildu nin-tzen eta gogoz zeudela ikusi nuen. Horrek, egia esan, animatu egin ninduen eta horrela erabaki nuen pausoa ematea.

Zaila izan al da erabakia hartzea, ala behin taldea ikusita, argi ikusi duzu baiezkoa?

-Niri arraunaren munduak asko tiratzen dit eta berriro lanean sar-tzeko aukera bat bezala ikusi dut, eta egia esan aitzakia polita izan da. Horretaz gain, niretzako erronka garrantzitsu bat da, eta ea udara bitartean lana egiten dugun eta helburu batzuk lortzen ditugun.

Ez da zure lehen aldia entrenatzaile bezala, ezta?

-Ez ez, Zumaiako mutilen taldearen entrenatzaile izan naiz. TKE Ligan ibili ginen hiru urtez, eta azken urtean mailaz jaitsi ginen. Baina emakumeak entrenatzen nire lehen aldia izango da.

Uste duzu desberdina izango dela neskak entrenatzea? Alde handia nabarituko duzu?

-Baietz uste dut. Azken finean, emakumeen pentsatzeko era oso desberdina da, baita taldeko portaera ere. Ez dut ondo ezagutzen emakumeen alderdi hori, eta horretan sartzen naiz, ezagutzeko eta ea nola funtzionatzen duen eta nola moldatzen naizen ikusteko. Pentsatzen dut izango dituela bere berezitasunak, baina ikusiko dugu zer gertatzen den.

Taldearekin lehen aldiz elkartu zinenean ze inpresio izan zenuen?

-Oraindik espektatibak ikusteko dauzkat taldea ez dudalako gehiegi ezagutzen, baina nire inpresioa oso gogotsu daudela da. Lan egiteko gogo eta ilusio handiarekin ikusi nituen, eta horrek optimismo handia ematen dit. Era berean, optimismo hori zabaldu nahi diet, horrela elkarlan bat lortuz eta lantalde polit bat osatuz. Gogoz eta ilusio handiarekin nago, oso motibatuta.

Taldearekin egon zara, baina entrenatzeko astirik izan al duzu?

-Bai bai, lehen astean hasi ginen lanean eta larunbatean bertan San Pedroko jaitsiera zegoen eta dena arrapaladan etorri zitzaigun. Hortaz, izan dugu denbora entrenatzeko eta hitz egiteko ere. Azaldu nien ze norabide jarraitu nahi nuen eta oraindik horretan ari gara, elkar ezagutzen eta gauzak moldatzen.

Eta entrenamentuak, printzipioz, nola egingo dituzue?

-Prestatzaile fisiko bat eta jarraipena egiten duen mediku bat ditugu. Eta planningaren arabera, neskek asteko sei egunetan entrenatzen dute. Hala, bi egunetan gimnasioan ibiltzen gara, pesak eta korrika egiteko, eta beste lau egunetan uretara joaten gara. Orain, eguna luzatzen doan heinean, gimnasioko egun horiek kendu eta itsasoratzeko aprobetxatuko ditugu. Sei egun dira eta dedikazio handia eskatzen du kirol amateurra izateko eta ekonomikoki hain gutxi konpentsatuta egoteko, baina badauzka bere gauza positiboak helburuak lortzen direnean.

Eta ba al duzu helbururik?

-Helburu jakinik ez dago, baina Euskotren ligan lehiatzea izango li-tzateke nolabaiteko norabidea. Gero, aurrera begira, Kontxako sailkapen horretan sartzea eta lehian disfrutatzea ondo legoke.

Lan ona egin dezakezuela uste duzu?

-Bai, nik uste lan polita egin dezakegula baina ikusiko ditugu emaitzak. Egia da zaila dela eta konpetentzia handia dagoela, bi klub oso indar-tsu daude: Hibaika eta San Juan. Dena den, besteak ere ez dira gutxietsi behar eta, azken finean, denak dira konpetentzia.

Nola ikusten duzu emakumearen egoera arraunean?

-Lan handia egiten dute eta goraipatzekoa da, oso zaila baita mundu honetan jarraitzea eta emakumeak arraunean egitea, bai kirolaren gogortasunagatik, bai behar duen dedikazioarengatik. Gehienbat emakume gazteak ibiltzen dira, behin adin batera iritsita familia izaten hasten dituzte eta orduan arazoak izaten dira denbora aldetik. Oso kirol aldakorra da eta urte batetik bestera talderik gabe gera zaitezke.

Zerbait gehiago esan nahiko zenuke?

-Emakumeak kirola egitera animatuko nituzke, ez bakarrik arraunean. Bestalde, arraunean emakumeek ere bere kutsua ematen diote eta nire-tzat emakumeen lehia egoteak badu bere xarma.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902