Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko da Ibarran Pazko Asteko egitaraua

Haurrentzako emanaldiak, jolasak eta tailerrak, eta gaztetxoentzako irteerak eta ekintzak antolatu dituzte

2016(e)ko martxoaren 29a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Ibarra- Pazko Asterako egitarau berezia antolatu ohi du Kultura sailak eta aurten ere ekintzak izango dira gaurtik hasita;hala nola, ipuin-kontaketak, pailazoak, tailerrak edo irteerak.

Horrela, gaur Amilami ipuin-kontaketa musikatua izango da Pan-tzart taldearen eskutik, 17.00etan, kultur etxean. Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrentzat pentsatua dago. Horren ostean, 18.00etatik 20.00etara zirko jolasak izango dira plazan, adin guztietako haurrentzat.

Bihar, aldiz, Kiliklon taldeak Miru eta bere lagunak emanaldia eskainiko du, 17.00etan, kultur etxean. Kasu honetan, bi eta zazpi urte bitarteko haurrentzat iragarri dute. Ondoren, 18.00etatik 20.00etara, zine foruma prestatu dute Gazte Zulon, adin guztietako haur eta gaztetxoentzat.

Etzi, ostegunean, Potxin eta Patxin pailazoak iritsiko dira Ibarrako kultur etxera eta 17.00etan Herriko jaiak emanaldia eskainiko dute. Ondoren, 16.30etik 20.00etara, sukaldaritza osasuntsua lan-tzeko tailerra eskainiko dute Gazte Zulon, hamar eta hamabi urte bitarteko haurrentzat.

Ostiralean, Txan magoak Txinbala txanbala emanaldia eskainiko du 17.00etan, kultur etxean. Gainera, Gazte Zuloak kartingera egun osoko irteera (10.00etatik 18.00etara) antolatu du hamahiru eta hamazazpi urte bitarteko gaztetxoentzat,

Larunbatean amaituko da Pazko Asteko egitarau berezia Gazte Zulon egingo den barre-terapia tailerrarekin, 16.30ean. Hamahiru eta hamazazpi urte bitartekoentzat pentsatua dago.

Ekintzetan izen-emateko Gazte Zuloko hezitzaileekin harremanetan jarri behar da: 943 675 172 edo hezibarra@gmail.com. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902