Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aiztondoko liburutegia 150.000 euro gabe geratu da

Eusko legebiltzarrak atzera bota du EH Bilduren mozioa, baina Jaurlaritzak 15.000 euro eskainiko dizkio ekipamenduari

2016(e)ko martxoaren 29a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Zizurkil- Eusko legebiltzarrak atzera bota du Aiztondoko liburutegiari diru-laguntza emateko EH Bilduk proposatutako mozioa. 150.000 euroko laguntza eskatzen zuten liburutegiaren ekipamendurako.

EAJ eta PSEren hasierako ezezkoaren ostean, EH Bilduk erdibideko proposamena egin du Eusko Jaurlaritzak laguntzaren zenbatekoa negoziatu eta 2016an eta 2017an, dirua bi urteetan ematea eskainiz, baina horri ere uko egin diote jeltzaleek eta sozialistek. Jeltzaleek argitu dutena da Jaurlaritzak 15.000 euro emango dituela ekipamendu berrirako, euren hitzetan, “akats bat tarteko ebazpenean kontrakoa azaldu zen arren”.

Horrela, Zizurkilgo Udalak bere gain hartuko du karga ekonomikoa, baina EH Bilduri “onartezina” iruditzen zaio “horrelako ekimen kulturala ez babestea”. “Guk eskatzen jarraituko dugu” esan du Maite Amenabar alkateordeak. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902