Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernani kale garbiketa hobetzeko ahaleginetan dabil

Azkeneko hilabeteetan txukunketa sakonak egin dira Kaxkoan, Biteri plazan edota tren geltokirako jaitsieran

2016(e)ko martxoaren 29a, asteartea - 06:10etan eguneratua

hERNANI- Kaleen garbiketaren inguruan PSE-EEk plazaratu dituen kexak direla eta, Hernaniko Udal Gobernuak hernaniarrei jakinarazi nahi die onartzen dituela garbiketa zerbitzuak hutsuneak izan bazituela, baina, bestalde, gogorarazi nahi du azken hilabetetan Udala zerbi-tzua hobetzeko esfortzu berezia egiten ari dela.

Koro Etxeberriak, Zerbitzu Publikoetako zinegotziak, nabarmendu duenez, “azkenaldian, zerbitzua indartu dugu, eta, ohiko garbiketaz gain, garbiketa sakonak ere egin ditugu plazetan eta kaleetan, besteak beste, Atzietan, tren geltokirako jaitsieran, Kaxkoan, Biteri plazan, baita irristagarri zeuden zenbait espaloietan ere”.

Maiatzean egun indarrean dagoen kontratua berrikusteko aukera dago eta dagoeneko Udalak enpresari hobekuntza batzuk eskatu dizkio;horien artean, udako oporretan langileak ordezkatzea, orain ez bezala edo San Joan jaietan orain arte Kaxkoan egiten zuten garbiketa berezia erdigunera zabaltzea. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902